Topaldia 2007: E2i: Euskara elkarteak ibilian

2007/11/23 (Donostia, Miramon parke teknologikoa)

Euskaltzaleen Topagunearen 10. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien artean kokatu ziren jardunaldian 2007 urtean. Euskara elkarteen ibilbidea aztertuta, hurrengo urteetarako lehentasunak identifikatu nahi izan ziren Donostian egindako topaketan. Sentsibilizazioan eta motibazioaren arloan kokatu ziren etorkizunean sakontzeko ekimen nagusiak oso ikuspegi ezberdinetatik egindako ponentzietan.

Jardunaldiarekin batera, edo berau osatzeko, hurrengo hilabeteetan Euskal Herriko zenbait herri igaro zituen euskara elkarteei buruzko erakusketa ibiltaria martxan jarri zen.

· EGITARAUA ·

  • Ikus-entzunezkoa: Euskara elkarteen ibilbidea
  • Euskara elkarteak ibilian (Gorka Barruetabeña, Berbaro elkartea)
  • Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperientzia (Ferran Suay, Valentziako unibertsitateko irakaslea)
  • Motibazioan eragiten emozioen bidetik: pertsona eta erakundeen aldaketarako laguntza (Amaia Antero, Arizmendi ikastola, eta Mirari Bereziartua, Coaching aldaketa)
  • Euskararekiko atxikimendua lantzen: mintzapraktika (Jasone Mendizabal, Topaguneko zuzendaria)
  • Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara:: sentiberatzea eta komunikazioa (Paula Kasares, NUPko irakaslea)
  • Hizkuntza estetika bezala (Fermin Etxegoien)
  • Esperientzia berrien aplikaziorako gogoeta-guneak:
    • TELP
      • Gogoeta gidariak: Ferran Suay , Iñaki Eizmendi eta Pablo Suberbiola
      • Dinamizatzailea: Iñaki Arruti
  • Coaching-a: Zertarako euskara? saio praktikoa.
    • Gogoeta gidariak: Amaia Antero eta Mirari Bereziartua.
    • Dinamizatzailea: Jasone Mendizabal
  • Komunikazioa
    • Gogoeta gidariak: Paula Kasares
    • Dinamizatzailea: Iker Martinez de Lagos

· KRONIKAK ·

· ARGAZKIAK ·

E2i Jardunaldiak