Zertarako euskara? (Amaia Antero)

· SINOPSIA ·

Gaurko saio honetan ez nator egia borobilik botatzera, ez nator inor konbentzitzera. Nire baitan eta nire ingurukoekin elkarbanatu izan ditudan hainbat gogoeta eta intuizio azaltzea da nire gaurko asmoa. Beraz, hori argitu nahiko nuke ezer esaten hasi aurretik. Galderak sortu nahiko nituzke zuen baitan, beste ezer baino gehiago.

Uste dut bizitzako hainbat momentutan ona izaten dela egiten ari garenaz hausnartzea (zer da dagoeneko ongi doana, zer dago hobetzeko, …). Honek arreta egiten ari garenaren zentzuan jartzera eramaten gaitu, egiten ari garenaren sakoneko motibazioekin konektatzera. Zertarako? Geure jarduna hobetzeko, eraginkortzeko eta aurrera jarraitzeko indarra hartzeko eta autokonfiantza berreskuratzeko. Ariketa horretarako lehen beroketa-lanak egiteko ahalegina izan nahi du saio honek.

· DOKUMENTUA ·

· HIZLARIA ·

Amaia Antero

Arizmendi ikastola