Zer da Topaldia

Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatu ohi duen jardunaldiaren helburua.  
 

2001 urtetik aurrera, ezinbesteko hitzordu bihurtu dira mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako antolatzen diren topaketak.

Topaldia Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta lagunekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea da beti.

Ekintzan eta jardueran zentratutako gizarte mugimenduetan hausnarketarako tartea hartzeak duen garrantziaz ohartuta, Topaldia da Euskaltzaleen Topaguneak berrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzen duen tartea. Ekintza, jarduera eta gogoeta elkarri oso lotuta dauden elementuak dira gainera. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Topaldiko egitaraua urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisioa eta bizipenen kontakizuna uztartuz. 

jardunaldiak

Urtero-urtero euskaltzaleen mugimenduaren jarduera eta helburuak aztertzeko antolatzen dira jardunaldiak. Gogoetak jarduerak eta helburuak berritzera bideratu ohi dira. 

kongresua

Euskaltzaleen mugimenduak kongresualdi luzea izan zuen 2010 eta 2012 urteen artean. Egindako bi kongresuetan mugimenduaren helburuak eta Topagunearen funtzioak aztertu eta erabaki ziren.  

mintegiak

Jardunaldi eta kongresuetan landutako ikuspegi eta irizpideek barne lanketa eskatzen dutenetan, bazkideekin mintegi eta saio monografikoak egiten ditu Euskaltzaleen Topaguneak. 

· AURREKO EDIZIOAK·

2019/01/31, Bilbo (EHU-Bizkaia aretoa)
2018/01/25, Durango (Landako elkartegia)
2017/01/25-26, Durango (Landako elkartegia)

· HARREMANA ·

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

72 − 67 =