Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara:: sentiberatzea eta komunikazioa (Paula Kasares)

· SINOPSIA ·

Txepetxek elkarri loturik agertu zuen hirukote horretan [erabilera ↔ gaitasuna ↔ motibazioa] motibazioa da azterketa gutxien izan duena. Gaitasunari eta erabilerari loturiko arlo anitz ikertu egiten dugu, adin taldeen arabera neurtu, bertze garai batzuetatik orain bitartean diakronikoki aztertu nola bertze hizkuntza batzuen egoeraren aldean konparatiboki agertu. Motibazioaren inguruan, berriz oso intuitiboki jokatu ohi dugu gure eguneroko lanean.

Nire gaurko ekarpena ere ez da motibazioaren gaineko ikerketa sakon baten ondorioa. Nire ekarpenak jendebanakoaren nola jendetaldearen motibazioaren gainean egin dudan gogoeta du oinarri, motibazioaren inguruan izan dudan eskarmentua eta egindako hausnarketak. Haurrak, gazteak, gurasoak, jendea oro har euskara gehiago egitera, edo ikastera ez badakite, nola bulkatu, nola berotu da nire kezka nagusietako bat.

Nire mintzaldiak “Norbanako jarreratik talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa” du izenburua. Has gaitezen, motibazioaren bi mailak ikusten: jendebanakoarena eta jendetaldearena.
Hizkuntza gertakariak bi maila horiek ditu, bata hiztun norbanakoari dagokiona eta bertzea hizkuntza komunitateari, jendarteari dagokiona.

· HIZLARIA ·

Paula Kasares

NUPko irakaslea