Topaldia 2020: Nola antolatuko da etorkizuneko” euskaltzaleen mugimendua?

Bilbo (Bizkaia aretoa), 2019ko urtarrilak 31

Antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztu du 2020ko Topaldia. Jardunaldiak helburu bikoitza izan du: alde batetik,  euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskaini du; eta, beste alde batetik,  etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortzea izan da asmoa.

Euskara elkarteen ohiko antolakuntza ereduaren gaineko gogoeta egitetik abiatu du jardunaldia Oskar Zapatak. Eredu honetan aipagarriak diren ezaugarriak gogoratu eta zer muga izan dituen azaldu ditu Oskarrek.

Bi euskaltzaleen elkarteren elkarlan dinamika eta ereduak aurkeztu dira ondoren: Galtzaundi euskaltzaleen elkarteak eskualdetzean egin duen bidea eta Tolosaldeko udalekin batera osatutako Tolosaldeko Euskararen mahaia azaldu du Mikel Artolak, batetik, eta Eibarko …Eta Kitto! elkarteko eta Akebai ekimeneko ordezkariak (Ainara Lavado eta Idoia Argoitiak) ekimen honen ingurukoak azaldu dituzte ondoren. Elkarlan eredu interesgarriak suertatu dira biak beste herri eta eskualde batzuentzat bide erakusle izan daitezkeenak. 

Tokian tokiko euskaltzaleen komunitatea egituratzeko bidean euskara elkarteek egindako bidea handia izan da, baina esperientzia berriak ere aurkeztu nahi izan dira, egungo gizarte errealitatera egokitzeko interesgarriak izan daitezkeen gakoak identifikatzeko helburuarekin. Horretarako Donostiako Bagera elkarteko Maddi  Juanikorena, Arabako Lautadako euskaldunon komunitateko Asier Lafuente eta Derioko Tximintx elkarteko Txerra Rodrigez izan dira hizlari. 

Berrikuntza soziala izan da jardunaldiaren azken txanpan protagonista. Batetik, Aiaraldean euskara elkarteetatik abiatuta erabiltzaileen kooperatiba integralerantza egin duten bidea azaldu du Gartzen Garaiok. Esperientzia berri eta berezi honekin batera, Igor Calzadak berrikuntza sozialak gizarte mugimenduetan izan dezakeen lekua izan du aztergai bere ponentzian. 

Eguneko ondorioekin bukatu da Topaldia, egunean zehar entzundakoetatik ateratako hainbat ondorio aurkeztu dituzten Zesar Martinez, Andere Ormazabal eta Iñigo Iñurrategiren parte hartzearekin. 

Pista ugari eman ditu Topaldiak, euskaltzaleen mugimendu eraberritu baten antolaketaren gaineko ideiak. 

· EGITARAUA ·

Oraingoan antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztuko du jardunaldia, izenburuak berak adierazten duen bezala: “Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?”.

9:00 Harrera
9:15 Hasiera ekitaldia eta sar hitza
9:30 Euskara Elkarteak: ohiko antolaketa eredua eta aukera berriak
Oskar Zapata Solano (Euskaltzaleen Topagunea eta Karrikaluze Euskaldunon Topagunea)

10:00-11:30:

1.blokea> Elkarlan eredu partekatuak

  • Galtzaundiren eskualdetzea eta Tolosaldeko Euskararen Mahaia.
  • Mikel Artola Izagirre (Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Elkartea).
  • AKEBAI: Eibarko Udala eta …eta kitto! euskara elkartea eta beste eragile batzuk, egitura berean, elkarlanean. Idoia Argoitia Urkiola (Eibarren Akebai) eta Ainara Lavado Alonso (…eta kitto! euskara elkartea).
  • Elkar-hizketa.

11:30-12:00 Atsedena eta kafea

12:00-13:30: 

2. blokea> Euskaltzaleen komunitatea antolatzeko esperientziak

  • Lautadako Euskararen Komunitatea. Entitateak erdigunean.
    Asier Lafuente Ruiz de Sabando (Lautadako Euskararen Komunitatea eta Olbea Euskara Elkartea).
  • Perfektoak diren Derioko euskaldun inperfektuen komunitatea.
    Txerra Rodriguez Gomez (DeriokoTximintx Komunitatea).
  • DET, euskaltzaleak herrietan, auzoetan eta hirian.
    Maddi Juanikorena Diaz (Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea).
  • Elkar-hizketa.

14:00 Bazkaria

15:15-16:30:

3. blokea> Berrikuntza soziala

  • Mugimendu sozialen rola berrikuntza sozialean.
    Igor Calzada (Oxfordeko Unibertsitatea).
  • Erabiltzaileen kooperatiba integrala. Aiaraldeko esperientzia.
    Gartzen Garaio Atxurra (Aiaraldea kooperatiba Elkartea).
  • Elkar-hizketa.

16:30 Esperientzien analisia bi begiradetatik.

  • Andere Ormazabal Gaston eta Zesar Martinez Garcia (Joxemi Zumalabe Fundazioako kideak eta EHUko irakasleak).
  • Iñigo Iñurrategi (Mondragon Korporazioko hezkuntza kooperatiboko arduraduna eta Loramendi
    euskara elkartea).

17:30 Itxiera