Topaldia 2022: “Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?”

  · EGITARAUA ·

Bilbo (Bilborock), 2022ko urtarrilaren 27a

2022ko Topaldia, urtarrilaren 27an, Bilborocken (Bilbo) egin da, Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean.

Hain zuzen ere, izenburuak planteatzen duen galderari erantzuteko lehen urratsak ematea zen asmoa jardunaldi honetan. Horretarako, Topaldiak kulturgintzaren sistema osatzen duten eragile ezberdinei gogoeta egiteko gune aproposa eskaini nahi izan zien, kulturgintzan aritzeko, kulturgintza ulertzeko zein ohiko egiteko moduei buruz elkarrekin hausnarketa egin ahal izateko.

Hausnaketa prozesua elikatu eta etorkizunera begirako ikuspegi zein jarrera berritzaileak eraikitzen hasi ahal izateko, kulturgintzako eragileentzat baliagarriak izan daitezkeen bitarteko ezberdinak jarri dira Topaldian esku-eskura.

Alde batetik, euskalgintza eta kulturgintza elkarlotzen dituzten bi esperientzia interesgarri hurbiletik ezagutzeko aukera egon da:

  • Elgoibarko esperientzia: euskalgintzak eta kulturgintzak nola bat egiten duten ikusteko aukera esakini du.
  • Iruñerriko esperientzia: herri mugimendu ezberdinen elkarlanaren ondorioz, euskara modu naturalean erdigunean jartzen duten proiektuak sustatu dituzte.

Horrekin batera, kulturgintzaren eremuan kokatzeko pisu espezifikoa duten baliabideen berri izateko aukera ere zabaldu du Topaldiak, adituen eskutik:

  • Bitartekaritza: Kulturgintzan osatzen duten eragile guztiek elkarrekin lanean jarduteko baliabidea da bitartekaritza; elkarlanerako jarrera bat. Honen berri eman dute Artaziak kooperatibako adituek.
  • Komunikazioa: euskal kulturgintza mundu digitalean kokatzeko gakoak eskaini dizkigu Burutü komunikazio agentziako zuzendariak.

Azkenik, Topaguneak euskaltzaletasunetik kulturgintzari eskaintzeko duenaren inguruan ere aritzeko tartea egon da, Topaguneko kultur arloko arduradun Johana Olabarriaren eskutik.