Elgoibar etorkizunari begira: Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoeraren diagnosia

 

2019ko neguan jaso genuen Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoeraren diagnosia egiteko proposamena,
Dijitalidadea enpresako kide Gotzon Barandiaranen eskutik.
Pozik onartu genuen proposamena Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak. Pandemiak baldintzatutako zazpi hilabeteko lanak emandakoaren berri emango dugu, batez ere, gure aurkezpenean.
Liburu Zurian jasotako ondorio eta proposamen garrantzitsuenak azalduko ditugu lehen atalean. Bigarrenean, berriz, hurrengo hamar urteetan Elgoibarren egitea dagokigunaren gaineko gogoeta egingo dugu.
Zer egin nahi dugun. Zelan egin nahi dugun. Zer lortu nahi dugun..

Imanol Larrañaga Juaristi (Elgoibar, 1964)

ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topaguneko langilea (1990etik)
Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Euskara-irakasle zuen Julen Arexolaleibak bultzatuta hasi zen soziolinguistikaren mundua ezagutzen, eta, batez ere, orduan ezagutu zituen Jose Mari Sanchez Carrion Txepetx
eta bere teoriak. Orduan izan zuen euskalgintza zer den ikusten hasteko aukera.
Adorez eta Atseginez mintegia izan zen, batez ere, bere eskola; han ikasi zuen garai hartan behar zuen guztia.
Ikasitakoak praktikan jartzeko aukera, berriz, 1990eko urtarrilean heldu zitzaion. Behea jotzear zegoen Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea berrindartzeko aukera eman zioten eta horretan dihardu ordutik. 31 urte Elgoibar herri euskaldunagoa izateko ahaleginean.

  Gorka Arrese (Zarautz, 1965)

   Argia astekarian, Egin egunkarian, Euskaldunon Egunkarian eta Berria egunkarian kultur kazetaria izan zen.
Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen 1988-2017 urte bitartean.
Idazle askoren lehendabiziko liburuak argitaratu ditu: Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Juanjo Olasagarre, Lutxo Egia, Harkaitz Zubiri, Gotzon Barandiaran, Jon Benito,  Igor Estankona, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Bea Salaberri, Hedoi Etxarte, Beñat Sarasola eta abar.

Armiarma.eus literatura atariaren sortzaileetako bat izan zen.

 

· HIZLARIAK ·