Kultur bitartekaritza:
elkarrekin kultura sortuz

Artaziak hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditugu. Hezkuntza elkarren arteko hartu-eman gisa ulertzen dugu; elkarrizketaren bidez, harreman eta errealitate berriak sortzeko aukera duen espazio gisa.

       Andrea Arrizabalaga Lasa (Algorta, 1980)

Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, ordutik arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritzaren
praktiken inguruan garatutako proiektu ezberdinetan parte hartu du; hala nola, Donostiako Tabakalerako hezkuntza proiektuan eta DSS2016EU Europako kultur hiriburutzaren egitasmoan.
2006ean ikerlari ibildidea hasi zuen, Bartzelonako Unibertsitatean, eta, gaur egun,
Artaziak kolektiboari lotutako doktore-tesian dihardu; instituzio-esparruaren barne nahiz kanpoko arte-bitartekaritza lanen inguruan geratzen diren arazo eta aukerak berrikusiz.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU/UPV)
Arte-Hezkuntzan Ikasketa Aurreratuen diploma (Bartzelonako Unibertsitatea).

  Ana Revuelta Andres (Bilbo, 1982)

Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, urte hauetan zehar arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritza proiektuak garatu ditu. Horietako asko instituzioen eta komunitateen arteko hartu-hemanen bitartez egin dira, non kolaborazioa eta ikaskuntza partekatuak bilatzen diren. Dantzan izandako ibilbidea dela eta, mugimendu-lengoaien inguruko ikaskuntza prozesuak sustatu ditu, non lan korporala erdigunean kokatzen den. Gainera, teoria eta praktika feministan duen jardunbidea dela eta, begirada hori hezitzaile-bitartekari lanetan barneratzen du (pedagogia feminista intersekzionalak).
Arte-historian lizentziatua  (EHU/UPV)
Kultura Bisuala masterra (Bartzelonako Unibertsitatea) 

 

· HIZLARIAK ·