Ekialdeko zepa: Iruñerrian azken urteetan sortu den kultur loraldia

 

Azkenaldian, euskara ardatz duten herri mugimenduetatik abiatutako elkarlana sustatu duten dinamikak sortu dira Iruñerrian.
Horren adibide dira Iruinkokoa eta Laba proiektuak.

   Iñaki Sagardoi (Iruñea, 1991)

Euskaltzaleen Topaguneko kidea
Ezkabapean sortua 1991.ean. Azkeneko urteetan Arga ertzeko hainbat egitasmotan
aletxoa jarrita (Duguna Dantza Taldea, Iruinkokoa, Laba…) uzta emankorra izanen dela sinetsita.

Egun Euskaltzaleen Topagunean lanean, mugimendu eta aktibazio gaiekin arduratuta.

 

   Ion Celestino (Donostia, 1982)

    IRUINKOKOko kidea

   Haurra izanik Reinhard Renato Valeruz kontrabaxu jolearekin inprobisazioa eta jazz musika lantzen  hasia. Afroamerikar musikarekiko grinak zenbaezinezko grabaketa eta zuzenekoetan parte hartzera eraman zuen:
jazz tradizionaletik hasi eta musika elektronikoan bukatzerarte.
Broken Brothers Brass Band taldearen
                                           gidaria da. Musika eta komunitatea uztartzeko lanean dabilen
Iruñea Nola? kolektiboko akuilatzailea ere bada. 2010.tik musika inprobisatu
                                                 eta euskal herri musikaren sustraiak lotzeko ikerkuntza eta ikasketa prozesuan hasia, eta hauen inguruan hausnartutakoaren fruitu 
                           
Iruinkokoarentzat ondutako doinuak eta  Lurpekariak taldearekin garatutakoak.
                                    Goi mailako jazz ikasketak ere egin arren, oraindik hotsak eta inprobisazioa zinez maite ditu.

· HIZLARIAK ·