Topaldia 2016: Euskaltzaleen aktibazioa: autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea

2016/01/21 (Durango, Landako)

Aktibatzea eta ahalduntzea moduko kontzeptuak sarri erabiltzen hasiak ziren garaian, Topaldian euskaltzaleen aktibazioa aztertu nahi izan zen ikuspuntu ezberdinetatik. Lehenik euskaltzaleen mugimenduarentzako garrantzitsuak diren elementu batzuk kontzeptualizatu nahi izan ziren: autoeraketa, autonomia eta mugimendua.

Gainera diskurtsoen gaineko azterketa bat egiteko ere baliatu nahi izan zen jardunaldia. Eta aktibazioaren gaiak zentraltasun handia duen garaiotan ekintza performatiboek eskaintzen dituzten aukerak landu eta zenbait esperientzia ezagutzeko aukera izan zen. Mugimenduaren aktibazio berri baterako oinarriak jarri nahi izan ziren beraz jardunaldian.

· EGITARAUA ·

I.-Autoeraketa, autonomia eta mugimendua

  • Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen (Imanol Larrañaga Juaristi, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko dinamizatzailea).
  • Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua (Mikeldi Zeberio Loinaz, hizkuntza eta parte hartze teknikaria. Hondarribiko Blagan Euskaltzaleen Elkartea.)
  • Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa: militantzia vs boluntariotzaren alternatiba gisa? (Marta Luxan eta Pili Álvarez, Joxemi Zumalabe Fundazioa)

II.-Aktibismorako diskurtsoak XXI. mendean

  • Diskurtso multzo koherentea XXI.mendeko giltzarri (bizikidetzarena, identitatearena, berdintasunarena, aniztasunarena, erantzukizunarena, justiziarena eta errespetuarena) (Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba, soziolinguista eta Topalabeako kidea, Euskaltzaleen Topagunea)
  • Posterra; “Machirulo/kosmopaleto, puta/cashero. Kontrako diskurtsoei aurre egiteko hainbat zertzelada feminismoaren ikuspegitik (Ainara Azpiazu Aduriz AXPI, ilustratzailea eta Mikel Ozaita Azpiroz, Euskaltzaleen Topaguneko Kohesio eta Sentsibilizazio arduraduna.

III.- Ahalduntzea eta aktibismoa

  • EuskAHALduntzea, nondik jo? (Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria eta antropologoa. Jakin Aldizkariko Zuzendaria).
  • Euskaltzaleen Topaguneko esperientzia arrakastatsuak: ikuspegi lokala eta nazionalaren arteko osagarritasuna (Jasone Mendizabal Altuna, Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaria).

IV.-Ekintza performatiboak

  • Demo Mugimenduaren esperientzia (Gorka Torre Roca, Desobedientzia zibileko DEMO Mugimenduaren sortzaileetakoa).
  • Transitoak: hiri atopikoa (Lutxo Egia del Rio, idazle eta performerra) – Bideoa: https://youtu.be/K2RsWST12OM

V.-Euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak

  • Mahai ingurua:
    • Lorea Agirre Dorronsoro
    • Lutxo Egia del Rio
    • Moderatzailea: Txerra Rodriguez Gomez, hizkuntza teknikaria.