Topaldia 2011: Euskara aniztasunean

2011/01/25 (Durango, Landako)

Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz  hausnarketa bultzatzea izan zuen helburu jardunaldiak. Izan ere, aspaldi pasa ziren gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren garaiak. Egun hizkuntza ugari hitz egiten dira gure kaleetan. Horregatik, aniztasunean euskara kohesio hizkuntza modura bultzatzeko lehen egitasmoak martxan jarriak zituen jadanik Topaguneak jardunaldia egin zenerako eta ondoko galderak proposatu zituen gogoerako: Izan daiteke guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara? Zer egin daiteke norabide horretan? Zein bide berri jorratu beharko lirateke?

· EGITARAUA ·

  • Hizkuntza gutxituak aniztasun testuinguruetan (Carme Junyent, Bartzelonako unibertsitateko katedraduna eta Grup d’Estudi de llengües amenaçades-eko lehendakaria)
  • 1950-1980 aldiko migrazioa eta euskara (Julen Zabalo eta Iker Iraola, EHU)
  • Bizilagun berriak eta euskara Gipuzkoan (Joxean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Emun kooperatibako kide bat)
  • Hizkuntza harrerako gidaliburu praktikoa (Olatz Irizar, Emun koop.)
  • Auzoko egitasmoa (Mikel Ozaita eta Arantxa Arrillaga, Topagunea)
  • Auzoko: dinamika praktikoa (dinamizatzailea: Maider Elkoro, Topagunea)
  • Mahai-ingurua: Zer egin beharko litzateke euskaratik urrun bizi diren herritarrak (bere aniztasun osoa aintzat hartuz) euskarara hurbiltzeko?
    • Agustin Unzurrunzaga (SOS arrazakeria)
    • Mario Zapata (soziologoa)
    • Petra Elser (BanaizBagara elkartea)
    • Moderatzailea: Xabier Aierdi (EHU)

· ARGAZKIAK·