Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerketaren
ondorioak.

 

 

 

Azken hamabost urteetan udalerri euskaldunetara iritsi diren eta gaur egun euskaraz ez dakiten jatorriz Euskal Herriz kanpoko pertsonen bizipenak, esperientziak eta iritziak izango dira hizpide. Honako gaiak aztertu dira: bizi diren herriarekiko harremana, egunerokotasunean presente dituzten hizkuntzak eta zehazki euskarak beren bizitzan hartzen duen espazioa.

Enara Eizagirre Arandia

Enara Eizagirre Arandia (Azpeitia, 1993) antropologoa da ikasketaz. Ikerketa eremuan lan egin izan du azken urteetan; gaur egun Aztiker Soziologia Ikergunean dihardu. Ibilbide horretan, hizkuntzen eta migrazioen gaiak landu izan ditu beste batzuen artean.

 

Edurne Urrestarazu Garcia

Edurne Urrestarazu Garcia (Idiazabal,1993) Gizarte Antropologian graduatua da eta Ikus Antropologiako masterra du. Ikerketa desberdinetan aritu da, baina batez ere, hizkuntzak, genero gaiak, gorputzak eta ikus-entzunezkoak ditu ikerketarako interes nagusi.