XXI. mendeko euskara elkarteak (Imanol Miner) (Imanol Miner)

XXI. mendeko euskara elkarteak (Imanol Miner) (Imanol Miner)

· SINOPSIA ·

Erabileraren esparrura bideratu dituzte EEk hein handi batean bere ahaleginak joandako 25 urteetan, lan ona egin da esparru honetan. Ezagutza ordea ezta ukitu ere eta motibazioari dagokionean berriz sintomak begi bistakoak dira:

  • Ez gara gure baitakoak: EEok diskurtso politiko propiorik ez dugu bereganatzen asmatu eta beraz autozentratu gabe, besteen jardunaren orbitan dihardugu. Esate baterako, euskaldunari euskaraz bizitzeak beharrean, abertzale izateak ematen dio harrotasuna oraindik ere gaur egun, baita EEetako kideoi ere. Euskaraz bizitzea ez dago gure harrotasunaren erdigunean.
  • Autoestima lurretik daukagu: Ez dugu gure ahalmenean sinesten eta ondorioz, ez dugu begirada berariazko bat geureganatu oraindik. Geure buruaren pertzepzio desitxuratua dugu, nazio eraikuntza delakoak itsutzen gaituen artean, herri handiago baten baitan eratu gabeko herri bat izaten jarraitzen dugu.
  • Bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu euskaldunok geure herrian XXI. mende hasiera honetan; hiztun euskaldunak ukazioa bizi dugu, ez gara inon ageri, oraindik ez dugu ahots propiorik eratu eta saiatu garenean, isilaraziak izan gara; denek baliatzen gaituzte, baina inork ez gaitu babesten, inork ez du euskaldunon interesen alde bete-betean apustu egiten, lehentasunak beti beste gai batzuk dute: herriak, lurraldeak, hiritartasunak, etab. XXI. mende hasierako euskaldunok, XX. mende hasierako emakumeen egoera beretsua bizi dugu.
  • Hutsari kolpeka: EEetan, orokorrean euskalgintzan bezala, herria eta euskara izeneko abstrakzioek bete dute erdigunea eta hiztuna, pertsona, baztertuta utzi dugu. EEetan ez gara baliabideak eskaintzeko gai izan gerturatu zaizkigun hiztunei bere hizkuntza esperientziaren gaineko liseriketa egin dezaten.

· HIZLARIA ·

Imanol Miner