Txerra Rodriguez

Txerra Rodriguez Gomez. Derioko Tximintx komunitateko bihotza eta Emunen hizkuntza aholkulari. Soziolinguistikan doktoregai.

Perfektoak diren Derioko euskaldun inperfektuen komunitatea.

Euskara elkarte izatetik komunitatea izatera bidaia egiten ari gara Tximintxen. Prozesu sakona izan da, irudimentsua, sortzailea eta hori kontatzera nator, komunitatearen izenean. Izan ere, Tximintx euskaldunon komunitatearen xede nagusia da Derioko euskaldunak saretzea, trinkotzea, elikatzea, boteretzea eta handitzea. Elkarteek, askotan, sortu eta eman egiten dute, hartzaile jakinik izan barik; komunitatean, berriz, kideek eurek erabakiko dute zer sortu eta zein ibilbide hartu, eta lehentasuna edukiko dute hartzaile moduan.