Topaldia 2019: Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean

Bilbo (Bizkaia aretoa), 2019ko urtarrilak 31

Euskaraldia bukatu berritan egin da Topaldia eta beraz, ekimen honek euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuek ardaztu dute jardunaldiaren edukia. 2017 eta 2018 urteetan herriz-herri antolatu den euskaltzaleen sareak eta Euskaraldiak berak izan dituen hainbat ezaugarrik, hurrengo urratsak irudikatzeko abagune ezin egokiagoan jarri gaituzte.

Euskaraldiko Batzordeetan lanean dabiltzan euskaltzaleak autoeratu eta Euskaltzaleen Elkarteak indartzeko helburua dugu eskuartean. Era berean, erakundeekin eta euskalgintzako beste eragileekin jorratutako elkarlanaz gogoeta egin eta sakontzeko baliatu nahi izan da Topaldia.

· EGITARAUA ·

  • Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean: Topagunearen irakurketa(Jasone Mendizabal Altuna, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria).
  • Euskaltzaleen autoraketa indarraz (Jon Sarasua Maritxalar, Mondragon Unibertsitatea).
  • Euskara zerbitzuak: “lankidetza” hitza esanahiz nola bete? (Manex Agirre Arriolabengoa, Arabako Gorbeialdeko euskara teknikaria).
  • Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik (Eneko Gorri, Euskaraldia, Erabil kolektiboa).
  • Nola garatu autoeraketa eta elkarlana tokian toki? Ekarpenak lantaldeka
  • Mugimendu feminista, eraldaketan ispilu (Mari Luz Esteban Galarza, Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Ekarpen lanaren ondorioak eta aurrera begirako proposamena.
    • Elena Laka Muñoz
    • Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri