Topaldia 2018: Diskurtsoak: nola euskaltzaletu herritarrak?

2018/01/25 (Durango, Landako)

Herritarrak euskaltzaletzeko diskurtsoek ardaztu dute Topaldia edizio honetan. Euskararen berreskurapen prozesuan, gero eta herritar gehiago euskaltzaletzea ezinbestekoa izango da etorkizunean. Horretarako, Euskalgintzatik bultzatzen diren ekimenez gain, plazaratzen ditugun diskurtsoak giltzarri dira. Jendartea aldatzen ari den gisara, zabaltzen ditugun mezuak ere eraldatu beharrean gaude, benetan eragin nahi badugu. Gai hori lantzeko, alor ezberdinetako maila handiko adituak eta arituak batu ditugu Topaldian.

·EGITARAUA ·

  • Diskurtso ezberdinak soziolinguistikan (Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra).
  • Produktua, diskurtsoen eta gainerako zer guztien euskarri (Joxerra Gartzia, komunikazioan aditua).
  • Euskaraz bizitzeko diskurtsoak eta bizipenak (Idurre Eskisabel, EHU)
  • Hiztun berriak; zein diskurtso baliatu? (Jone Goirigolzarri, Deustuko Unibertsitatea).
  • Eta erdaldunekin? Mintzalasai maila diskurtsiboan (Eneko Gorri, Mintzalasai BABko Euskara Elkartea).
  • Mahai-ingurua: Euskalgintzaren ekimenak diskurtsoen baitan.
    • Donostiako Protokoloa (Haizpea Abrisketa, Kontseilua)
    • Euskaraldia (Arrate Illaro, Euskaltzaleen Topagunea)
    • Korrika (Asier Amondo, AEK)
    • Moderatzailea: Leire Palacios (Euskaltzaleen Topagunea)