Topaldia 2017: Euskararen Herria: zubiak eta palankak

2017/01/25-26 (Durango, Landako)

Urte honetan Topaldian elkarlana eta zubigintza aztertu ditugu ikuspegi ezberdinetatik:

  • Tokiko Administrazioa eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteak zein euskalgintzaren arteko harremanez aritu gara, batetik.
  • Euskararen lurraldeak bizi dituen errealitate ezberdinei ere begiratua eman diegu. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanak aztertu ditugu, euskararen normalizazioaren ikuspegitik.
  • Gizarte eragile eta hizkuntza komunitateen arteko loturetaz ere aritu gara. Euskaratik gertu eta hurrun bizi diren komunitateen arteko harremanak landu, eta bereziki komunitate horietako kideen arteko zubigintzarako aukerak aztertu dira.

Aztergaia hiru atal nagusitan banatu dugu eta horietariko bakoitzerako gaia kokatzeko aurkezpen hitzaldiak eskaintzearekin batera, gogoetarako tartea eta esperientzia eredugarriak ere aurkeztu dira.

Finean eta euskararen normalizazioaren ikuspegitik, ondokoa landu nahi izan dugu: etorkizunera begira jarrita, zertan eta nola areagotu harremana eta elkarrekiko ikuspegia.

Euskararen Herria, normalizazio prozesuari begira dituen palankak aurreikusita eta beharko lituzkeen zubiak irudikatuta, urrats berriak ematen jarraitzeko.

· EGITARAUA ·

Palankak eta zubiak

  • Bidegurutzetik ateratzeko palankak (Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos, Topalabe taldeko kideak).
  • Zubigintza: herri erakunde & gizarte erakunde (Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia).

Udaletatik eragiteko aukera berriak (EAEko udal legea eta Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa)

  • EAEko udal legea (Iñigo Urrutia, zuzenbidean doktorea).
  • Euskal elkargoa (Eneritz Zabaleta, zuzenbidean lizentziatua).

Udalak eta euskaltzaleen elkarteak; funtzio banaketak eta lankidetzarako aukerak

  • Udalak eta euskaltzaleen elkarteak: lankidetzarako aukerak (Alex Vadillo, euskara teknikaria eta GEU elkarteko bazkidea).
  • Udalak eta euskaltzaleen elkarteak: lankidetzarako aukerak (Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria).

Elkarlan esperientziak

  • Sareuska sarea: Hego Lapurdiko hirigunea, Bortzirietako euskara mankomunitatea eta Bidasoa Txingudiko partzuergoa (Silbi Chenal eta David Izaga).
  • Jabekideak euskalgintzan (Iban Arantzabal, Goiena Komunikazio taldeko zuzendaria).
  • Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua: eskualdeko 40 eragilek sortutako bilgunea (Aitziber Álava eta Joseba Llano).

Lurralde arteko harremanez

  • Lurralde arteko harremanez: Ipar Euskal Herritik begirada (Xan Aire, Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzailea).
  • Mahai-ingurua: Euskaren lurraldeak eta funtzioak; lankidetzarako aukerak.
    • Imanol Esnaola (Gaindegiako koordinatzailea).
    • Hur Gorostiaga (Seaskako zuzendaria).
    • Moderatzailea: Garikoitz Goikoetxea (Berriako kazetaria).

Hizkuntza komunitateen arteko zubiak

  • Hizkuntza komunitateen arteko zubiak (Ainara Santaquiteria, Euskaltzaleen Topagunea).
  • Osatu eta osotu: komunitate linguistikoen arteko zubiak eraikitzen (Iñigo Retolaza, aholkularia).
  • Euskara saioak Deustuko Ekuador Etxean: aniztasunetik esperientzia bat (Galder Unzalu, Berbaizu elkarteko kidea).

· KRONIKA ·

· ARGAZKIAK ·

Topaldia 2017