Topaldia 2015: Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleen egitekoa?

2015/01/29 (Durango, Landako)

Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako osagai garrantzitsaua izan da kultur jarduera beti eta ez dira gutxi urteotan martxan jarri diren egitasmoak.
Urteak aurrera joan ahala, kulturgintzaren egoera asko aldatu egin da (eta tartean, euskarazko kulturgintzarena ere) eta euskaltzaleen elkarteek (eta baita bestelako eragileek ere) kulturgintzan zer funtzio jokatzen duten aztertu nahi izan da Topaldian. Horregatik, kultur komunitate bizi bat bultzatzeko lanean, eragile euskaltzaleen egitekoa zein den galdetu zen 2015eko urtarrilean egindako Topaldiaren izenburuan.

· EGITARAUA ·

I.- Zer garrantzia eta zer funtzio du kulturgintzak euskararen eta euskaldunon komunitatearen garapenean?

  • Hizkuntza, kultura, elikadura eta sormena Lorea Agirre
  • Guk gEUre kulturaz Gotzon Barandiaran
  • Mahai ingurua
  • Moderatzailea: Alberto Barandiaran
  • Hizlariak: Lorea Agirre eta Gotzon Barandiaran

 

II.- Zer egiteko dute tokian tokiko eragile euskaltzaleek kulturgintzan?

  • Komunitateateateateateateatea… Igor Elortza
  • Euskura, euskara eta kultura Zumaian Xabier Azkue
  • Azpeitiko Kultur Mahaia Kepa Urbieta
  • Astra kulturarako fabrika soziala Gernikan Andrea Aiape eta Ariane Ensunza

 

III.- Nolakoa izan behar du eragile euskaltzaleen kultur jarduerak? Ezaugarriak eta kultur jarduera komunitarioen adibideak

  • DJak, Lukuren libertimendua eta kulturgintzaren aktore sorta Eneko Barberena
  • “Kooltur ostegunak“ ekimena Arrasaten Iker Barandiaran
  • “Kultura saretzen” Lasarte-Orian Mari Karmen Ormazabal, Ttakun euskara elkartea
  • Bertsolaritzaren transmisioa Lapurdin. (Talde) identitatea eraikiz euskaratik eta euskaraz Miren Artetxe