Topaldia 2014: Motibazioaz

2014-01-30 (Durango, Landako)

Erabilera sustatzea izan da ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako euskaltzaleen Topaguneetan. Euskaraz bizitzeko guneak sortzea, elikatzea. Erabileraren garrantziaren berri gizarteratzea, horren aldeko baliabideak, diskurtsoak  eta legeak aldarrikatzea.

Jardunaldietan, ordea, euskara erabiltzera edo ez erabiltzea bultzatzen gaituzten motibazioak aztertu nahi izan ziren. Motibazioa aipatzean zeri buruz ari garen aztertu, hizkuntza batean edo bestean aritzera zerk animatzen gaituen eta euskara erabiltzearen aldeko euskaltzaleak sentsibilizatzeko zeintzuk tresna edo diskurtso erabili daitezkeen.

· EGITARAUA ·

  • Motibazioaren kontzeptualizazioaz
  • “Nire motiboak ditut euskararen eta erdararen inguruan egiten dudana egiteko, galdetuko dizkidazue eta kontuan hartuko dituzue?” (Xabier Erize)
  • “Motibazioen amaraunean eragiteko ikuspegiaz” (Iñaki Martinez de Luna).
  • Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz (Iñaki Iurrebaso)
  • Euskaldunberrien auto-pertzepzioa: hiztun legitimoa naiz? (Esti Amorrortu)
  • Gazteen motibazioa sustatzeko baliabideak (Rosa Ramos eta David Anaut)
  • Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko (Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba)
  • Mahaingurua: Hiztunpolisa liburuaren ekarpena
    • Liburuaren aurkezpena (Jon Sarasua)
    • Iñigo Fernandez Ostolaza
    • Iñaki Martinez de Luna
    • Belen Uranga
    • Moderatzailea: Maite Artola

· ARGAZKIAK ·

TOPALDIA