Topaldia 2012: Jolasa baino gehiago. XXI. mendeko euskaldunon elkarteen haur eta gazte saila irudikatzen

2012/02/02-03 (Durango, Landako)

Haur eta gazteen aisialdi eskaintzari buruzko lehen jardunaldiak egin zirenetik ia sei urte pasata, euskaltzaleen elkarteen haur eta gazte sailaren funtzioen gaineko gogoeta berritu zen Topaldian.

XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea izan zuen helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra plazaratu zen. Eta bestetik, aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izatea jarri zen helburu.

· EGITARAUA ·

  • Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte arloa: zergatik, zertarako eta nola? (Sonia Perez Anguera, Topagunea) – Bideoa:
  • Ekintza arrakastatsuak aztertzen:
    • Ludotekak: Txatxilipurdi elkartearen esperientzia
    • Udalekuak: Bizarra Lepoan elkartearen esperientzia (Goizane Miruri)
  • Ekintza arrakastatsuen klabeen bila (Julen Arexolaleiba, Sorguneak ikertegia)
  • Euskaldunon Elkarteetan gazteek parte hartzeko aukerak:
    • Karrikaluze elkartearen ISEKA gazte taldea (Oihana Beloki)
    • Berbaizu elkartearen KAR KAR gazte taldea (Zuriñe Ruiz)
  • Ikuspegi aldaketa: Gazteak behar ditugu baino, gazteek nahi gaituzte (Jone Miren Hernandez, EHU)
  • Esperientzia eredugarriak ezagutzen
    • Bertsozale Elkartea: transmisioa haur eta gazteekin (Ixiar Eizagirre)
    • Euskal Herria Zuzenean (EHZ): parte hartze kultura (Eneko Gorri eta Jon Uhalde)
    • Irrien lagunak: Auzolanean eta elkartasunean eraikitako proiektua (Joxe Mari Agirretxe, Porrotx)
    • Euskal Udalekuak: Nortasuna eraikiz
  • Talde lana: Elkarlanerako aukerak
  • Amaiera ekitaldia

· ARGAZKIAK ·