Topaldia 2009: Esku era. Euskara elkarteak, sormenaz ekin

2009/01/22-23 (Bilbo, Bilborock aretoa)

Sormena izan zuten ardatz Esku Era jardunaldiek eta ardatz horren inguruan hiru gai nagusi landu ziren bi egunetan: euskara elkarteen egitekoa, berrikuntza eta kultur sorkuntza. Aldaketa garai baten aurreko urtea izan zen jardunaldia egin zenekoa, eta bai proposatutako gaietan eta baita ponentzietan ere nabarmena zen euskaltzaleen mugimendua gogoeta fasean sartzen ari zela. Batetik, berrikuntza euskara elkarteen jardueran txertatzeko beharra nabarmena zen. Bestetik, euskara elkarteen funtzioa bera zen aurreko jardunaldietan eta hauetan aztergai, hurrengo urtean abiatuko zen kongresualdiaren bezperatan. Eta sormena tartean egonik, euskara elkarteek kultur arloan duten eginkizuna ere izan zen aztergai.

· EGITARAUA ·

  • Sentitu, pentsatu, egin (Karmen Irizar, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria)
  • Egin eta eragin (Julen Arexolaleiba, Huhezi-ko irakaslea)
  • Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan (Andoni Eizagirre, Huhezi-ko irakaslea)
  • Sorkuntzaz (Garaion egitasmoko kideak)
  • Aukerak eta esperientziak
    • Ixiar Garcia (Funky projects)
    • Iñaki Dorronsoro (LKS)
    • Gorka Julio (Elurnet)
  • Gure elkarte sortzailea eraikiz (Garaion egitasmoko kideak)
  • Mahai-ingurua: Sormen biziz kultura
    • Jone Miren Hernandez (EHUko Gizarte antropologiako ikertzailea)
    • Josu Landa (idazlea)
    • Jose Angel Irigaray (idazlea)
    • Gidaria: Koldo Tapia
  • Sortu, jaso, zabal zazu. Kulturgintzaz (Gotzon Barandiaran, idazlea, eta Igor Elortza, bertsolaria)