Topaldia 2006: Aisia euskaraz bizi

2006/11/23 (Durango, Landako)

Euskara elkarteek urtetan aisialdi eskaintza zabala eta oparoa izan dute, haur eta gazteei zuzendutako eskaintza batez ere. Euskararen erabilera sustatzeko tresna ezinbestekoa izanik, esperientzia handia pilatu izan da mugimenduan. Eskarmentu horretatik osatu zuen haur eta gazteen sailak Abian! gidaliburua, aisialdiko ekintzak antolatu nahi dituen edozein elkarterentzako eskuliburu baliagarria.

Eskuliburuaren aurkezpena baliatuz, aisialdi eskaintza zuten euskara elkarteentzako gogoeta sustatzea eta gainontzeko elkarteentzako aisialdia lantzeko kontuan hartu beharrekoak aurkeztea izan ziren Topaldiaren helburuak. Aisialdiak eskaintzen dituen aukerak landu eta zenbait esperientzia eredugarri aurkeztu ziren jardunaldietan.

· EGITARAUA ·

  • Aisialdiaren azterketa: esparruaren definizioa eta egoeraren aurkezpena. (Izaro Susperregi, Gipuzkoako Urtxintxa Eskola)
  • Euskara Elkarteen aisiako eskaintzaren aurkezpena eta Abian! Gidaliburuaren aurkezpena. (Sonia Perez Anguera, Topagunea)
  • Hezitzaileak asko egin dezake (Iñaki Eizmendi, TTakun Euskara Elkartea)
  • Euskararen erabilera ez sexista (Bea Medrano, Bizkaiko Urtxintxa Eskola)
  • Aisialdiaren erronkak
    • Aisialdi birtuala (Ixiar Bartolome, Txatxilipurdi Elkartea)
    • Kultura artekotasuna aisialdian
    • Mahai-ingurua: Kalitatea aisialdian
      • Itziar Kerexeta (Ede Fundazioa)
      • Unai Amezaga Albizu (Getxoko Udaleko Gazte Teknikaria)
      • Ana Eizagirre (BIGE Bizkaiko Ikastolako Gurasoen Elkartea)
      • Jose Angel Romo (Euskadiko Gazte Kontseiluko Bizkaiko Astialdi Foroa)
      • Moderatzailea: Sonia Perez Anguera

· KRONIKAK ·

· ARGAZKIAK ·

Jardunaldiak 06