Topaldia 2005: Mintzapraktika egitasmoak: erabilera areagotzeko tresna eraginkorrak

2005/11/10 (Durango, Landako)

1993 urtean Donostian Mintzalaguna egitasmoa martxan jarri zutenetik apurka-apurka Euskal Herriko txoko ezberdinetara hedatzen joan ziren mintzapraktika egitasmoak. Euskararen erabileran eragin eta erabiltzeko aukera gutxiago dituztenak euskal hiztunen sarera erakartzeko tresna egokiak zirela ikusirik, 2004 urtetik aurrera egitasmoak hedatu eta indartzeko programa jarri zuen abian Euskaltzaleen Topaguneak. Esku-liburua osatu eta Bidaide plana martxan jartzearekin batera antolatu zituen jardunaldiok Durangon, hurrengo urteetan gertatuko zen hedatze handiaren atariko gisa.

· EGITARAUA ·

  • Euskaldun berria: Hiztuna eta euskal komunitatea (Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako udal euskara teknikaria)
  • Euskaldun berrien erabilera programak esku-liburuaren aurkezpena (Oskar Zapata, Topaguneko Mintzapraktika Saileko arduraduna)
  • Mintzalaguna: Donostiako egitasmoaren hastapenak eta bilakaera (Aitziber Gurutzeaga, Donostiako Bagera Euskara Elkarteko teknikaria)
  • Mintzalaguna programan sakontzen
    • Programa abian jartzen (Ana Flamarique, Iruñeko Mintzakide egitasmoko teknikaria)
    • Programa gauzatzen (Edorta Lopez, Muskizko Ostabe egitasmoko teknikaria)
    • Programa kudeatzen (Idoia Ilarramendi, Hernaniko Dobera Euskara Elkarteko teknikaria)
  • Mahai-ingurua: Mintzapraktikarako programak beharrezkoak al dira euskalduntze prozesua arrakastaz bukatu ahal izateko?
    • HABE, Asier Amondo (AEK-ko Zuzendaritzako kidea)
    • Iker Martinez de Lagos (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendariondokoa)
    • Moderatzailea: Sagrario Aleman (IKAko irakaslea)
  • Erabilera programen bestelako aplikazioak
    • Gabriel Aresti euskaltegiaren jarduera-tailerrak (Xabier Monasterio, Bilboko Zenbat Gara Euskara Elkarteko kidea)
    • Erabilera birtuala (Aitor Etxebarria, Santurtziko Udal Euskaltegiko irakaslea)
    • Kuadrilletan euskararen erabilera suspertzeko egitasmoa (Diego Egizabal, Kuadrillategi egitasmoko koordinatzailea)
    • Gurasoei zuzendutako programa bereziak (Benito Fiz, Mahatserriko (Bilbo) Asapala Euskara Elkarteko kidea)
    • EHUko esperientzia (Arrate Atxa, EHUko kidea)
  • Voluntaris per la Llengua: Hizkuntza bikoteak, hizkuntza bat ikastea baino askoz gehiago (Dolors Solà i Noguera, Centre de
  • Normalització Lingüística d´Osonako zuzendaria)