Topaldia 2004: Euskararen erabilera: hizkuntzaren iraupenerako gakoa. Jardunaldi ibiltariak

2004/11/16, Bilbo
2004/11/18, Iruñea
2004/11/25, Gasteiz
2004/11/30, Donostia

Hizkuntzaren erabilera izan zen jardunaldi berezi honen aztergai nagusia. Jardunaldia berezia izan zen, Hego Euskal Herriko lau hiriburutan antolatutako hitzaldi etamahai inguruak izan zirelako jardunaldion formatua.
Euskara elkarteen mugimenduarentzako sorreratik bertatik bere jardueraren ardatza izan zen gaia (erabilera) hizkuntza normalizaziorako estrategien erdigunera ekartzea izan zen jardunaldien helburua eta horretarako ikuspuntu ezberdinetatik aztertu zen, tartean Hizkuntza Eskubideen ikuspegitik eta baita ordurarte oso gutxitan landutako kultur eta hizkuntza aniztasunetik. Euskaltzaleen mugimenduarentzako garrantzitsuak diren autogestioa eta elkarlana ere izan ziren aztergai saioetako batean.

· EGITARAUA ·

  • Bilbo: Euskararen erabileran nondik eragin? Zenbait gogoeta (Pablo Suberbiola SEI-ko kidea)
  • Iruñea: Kultur aniztasuna. Kultur artekotasuna (Agustin Unzurrunzaga, SOS arrazakeria, eta Txuri Ollo, Zabaldi Iruñeko elkartasun etxeko kidea)
  • Gasteiz: Hizkuntza eskubideen garapena. Giza harremanak eta erakundeak demokratizatu beharra (Paula Kasares, Baztango udaleko euskara teknikaria eta NUPeko irakaslea)
  • Donostia: Mugimendu autogestionatua eta elkarlana (Joxemari Muxika, Topaguneko lehendakaria, eta Teo Etxaburu, Zenbat Gara elkarteko kidea)

· KRONIKA ·