Topaldia 2003: Tokiko hedabideak etorkizunera begira

2003/11/28-29 (Zamudio, parke teknologikoa)

Lehen herri aldizkariak sortu eta hurrengo urteetan toki komunikabideak Euskal Herriko eskualde askotara hedatu zirenetik sektorea etengabeko eraldaketan eta garapenean egon da. Hedabideen eragina handitzen, euskarriak aldatzen eta internetek ematen dituen aukerak agertzen ari ziren eta globalizazio garaian hizkuntza gutxituetan argitaratutako hedabideen artean esperientziak trukatzeko beharra gero eta nabarmenagoa zen. Horregatik, bi eguneko jardunaldiak antolatu ziren Zamudion, sektorearen etorkizuneko estrategiak irudikatzeko helburuarekin.

· EGITARAUA ·

Prentsa Euskal Herrian

    • Euskarazko hedabideen pisua Euskal Herrian (Santi Urrutia, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakaslea)
    • Globalizazio-garaiotarako iraupen-estrategia bat euskal hizkuntza-komunitatearentzat: komunikazio-esparru autozentratua (Aitor Zuberogoitia, Topagunearen Hedabide Saileko sustatzailea)
    • Mahai-ingurua: Tokiko prentsa normalizazioaren ikuspegitik
      • Idoia Camacho (Informazio Zientzietan doktorea)
      • Aitor Zuberogoitia (Topagunearen Hedabide Saileko sustatzailea)
      • Patxi Goenaga (Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza-Politikarako sailburuordea)
      • Moderatzailea: Alex Aisa (kazetaria)
    • Mahai-ingurua: Euskarazko prentsa: estrategia posibleak
      • Alazne Aiestaran (Drogetenitturri kazetako koordinatzaile eta Informazio Zientzietan doktoregaia)
      • Joan Mari Larrarte (EKTSAko administrazio-kontseiluko idazkaria)
      • Jose Mari Muxika (Topaguneko lehendakaria)
      • Nerea Azurmendi (kazetaria)
      • Moderatzailea: Josi Basterretxea (EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakaslea)

 

Tokiko prentsa hizkuntza gutxituetan eta Europan

  • Hizkuntza gutxituak eta tokiko hedabideak Europan: mapa orokorra (George Jones, Mercator erakundearen Hedabide Saileko ikertzailea)Euskal Herriko tokiko hedabideen berri izateaz gain, Europako beste hedabide batzuek eskainitako ereduak ere aztertuko dira jardunaldiotan. Horretarako, ahalik eta perspektibarik globalena izate aldera, Europa mendebaldean eremu urriko hizkuntzak baliatzen dituzten hedabide lokalak zertan diren azalduko du Mercator erakunde europarreko ikertzaile honek.
    Esperientzia zehatz bat: Galesko kasua (George Jones, Mercator erakundearen Hedabide Saileko ikertzailea)

 

Tokiko hedabideen Kudeaketarako zenbait proposamen

Irratia

  • Iparraldeko Euskal Irratiak: elkarlanean aitzindari (Lucien Etxezaharreta, Gure Irratiako esataria)
  • Euskadi Irratia: lokala eta globala uztartu guran (Julian Beloki, Euskadi Irratiako zuzendaria)
  • Arrosako ekoizpen-zentroa: elkarlanean sakondu nahian (Txema Uriarte, Ostarte 7 elkarteko eta Tas-Tas irratiko kidea)
  • Eskualde-irratien lekukotasunak: Beleixe irratia (Alfredo Alvaro, Beleixe Irratiako esataria)
  • Eskualde-irratien lekukotasunak: Euskalerria irratia (Mikel Bujanda, Euskalerria Irratiako esataria)

 

Telebista

  • Lege berriaren eragina Hego Euskal Herriko herri-telebisten egungo mapan (Bea Narbaiza, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakaslea).
  • Mahai-ingurua: Euskarazko telebisten sarea posible ote?
    • Gorka Etxabe (GoiTBko zuzendaria), Joseba Igarabide (Xaloa Telebistako zuzendaria), Edorta Arana (EHUko irakaslea)
    • Moderatzailea: Maria Agirre (Arrasate Irratiako zuzendaria)

 

Euskalkia, ingenieritza linguistikoa, web-orriak

  • Euskalkiaren tratamendua tokiko hedabideetan: Anbotoren eredua (Xabier Amuriza, Anboto kazetaren hizkuntza-arduraduna)
  • Euskara eta garapen teknolinguistikoa (Araceli Díaz de Lezana, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio arduraduna)
  • Web-orrien kudeaketarako beharrak: aukerak eta mugak (Jabi Zabala, Zenbat Gara elkarteko webgunearen kudeatzailea, eta Luis Fernandez, CodeSyntax enpresako proiektu-arduraduna)

 

Asteon

Asteon telebista-astekaria: euskaraz, kalitatez eta zabalkundea bermatuta (Asteoneko erredakzio-zuzendaria)

 

Tokiko multimediak

  • Edit-on eta Topagunearen atari dinamikoa: informazioaren kudeaketarako teknologia herri-komunikabideen esku (Xabier Telleria, Topagunearen informatika-teknikaria, eta Iker Martinez de Lagos, Topagunearen administrari-burua)
  • Omrop Fryslan, frisieraz diharduen talde multimedia (Onno Falkena, Omrop Fryslanen webgunearen kudeatzailea)
  • Goiena multimedia-proiektua: ametsetik errealitatera (Inazio Arregi, Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteeko zuzendaria)
  • Idatzizko komunikabideen etorkizuna interneten (Javier Etxebeste, Yahoo Europa)

· INFORMAZIO GEHIAGO ·

Edukiak argitaratuta: “Tokiko hedabideak etorkizunera begira” liburua, 2003 (Legezko gordailua: SS-1448/03)

· KRONIKA ·