Topaldia 2003: Euskarazko publizitatea eta herri komunikabideak

2003/01/17 (Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundiaren aretoa, Maria Diaz de Haro kalean)

Herri komunikabideen sareak 90. hamarkadan hazkundea bizi izan zuen eta sektore modura indartzeko helburua bere gain hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, komunikabideen arloan biltzen baitzuen herri mailako euskarazko hedabide gehienak. Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatutako jardunaldiak bi ardatz izan zituen: herri aldizkarien eragina aztertu eta publizitate euskarri modura zuten potentzialtasuna azpimarratzea, batetik, eta euskarazko publizitatea indartzeko aukerak aztertzea, bestetik, iragarle handien merkatuan sartzeko aukerak aztertuz, besteak beste.

· EGITARAUA ·

  • Hurbileko informazioaz zer ulertzen den: definizioa eta funtzioak (Idoia Camacho, EHUn tesi doktorala egin du, Herri Komunikabideen inguruan egindako azterketan oinarrituta)
  • Publizitatea eta euskara, noranzko biko ahaleginak (Joseba A. Etxebarria, EHUko publizitate irakaslea)
  • Iragarle handien merkatuan sartzeko estrategia posibleak (Felix Noguera, Kataluniako “Edicions Intercomarcals S.A.”-ren Zuzendari Kudeatzailea)
  • Mahaingurua – Publizitatea euskaraz egiteko interesik ba al dago?
    • Jon Mancisidor, BBKko zuzendariordea.
    • Iñigo Martin, EITBko publizitate arduraduna.
    • Amaia Paniagua, Trup publizitate gestio enpresako arduraduna.
    • Joxemari Irazusta, ARGIAko kudetzailea.
    • Joseba Etxebarria, EHUko irakaslea.

· KRONIKA ·