Topaldia 2002: Euskara elkarteen kudeaketari buruzko jardunaldiak

2002/01/18-19 (Gernika, Elai-Alai aretoa)

Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako lehen jardunaldietan euskara elkarteen kudeaketa izan zen aztergai nagusiena. Herriz herri sortutako euskara elkarteen mugimendua hazten joan ahala gero eta nabarmenagoak ziren antolaketa eta jarduera osoari erantzuteko kudeaketa tresnak hobetzea, eta horretarako bestelako erakunde sozial eta enpresatatik zer ikasia zegoela iritzita, gaiari heldu nahi izan zitzaion. Bestetik, euskara elkarteek talde moduan jarduteko beharra ere nabarmendu nahi izan zen, kudeaketa egokirako eta eragina handitzeko helburuz. Eta azkenik, euskara elkarteek landutako lan-arloen etorkizunerako ildoak ere landu nahi izan ziren Gernikan egindako jardunaldian.

· EGITARAUA ·

  • Enpresa kudeaketa euskara elkarteetan (Juan Mari Otaegi, Euskadiko Kutxako eta MCC koop. kongresuko lehendakaria)
  • Kudeaketa errekerimenduak lege betekizunetan (Elena Laka, abokatua)
  • Errekerimenduak kudeaketa administratibo-ekonomikoan (Joxemari Iraola, Ttakun euskara elkarteko kudeatzailea)
  • Euskara elkarteen finantzaketa. Izaera juridiko eta barne egitura ezberdinak (Gorka Barruetabeña, Berbaro elkarteko kudeatzailea, eta Idurre Maortua, Anboto komunikabideak elkarteko gerentea)
  • Euskara sektore ekonomiko gisa (Jose M. Zendoia, Ekonomia Aplikatuan doktorea EHUn)
  • Erakunde publikoekiko harremanak nola optimizatu (Mila Eizmendi, Ttakun elkarteko eta Topaguneko komunikabide sailetako arduraduna)
  • Enpresa pribatuak kultur jardueren babesle ekonomiko gisa (Mikel Etxeberria, Deustuko unibertsitatean kultura eta aisialdi gaietarako irakasle eta Bizkaiko Foru Aldundian kultur ekintzako zerbitzuburua)
  • Haurrak (Errukane Aperribai, Txatxilipurdi elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea)
  • Euskaldun berriak (Eneritz Garro eta Belen Aranbarri, Arrasateko Zahar Berri egitasmoko eragileak)
  • Kultur jarduerak (Jon Abril, Berako udal kultura dinamizatzailea)
  • Gazteak (Iñaki Eizmendi, Ttakun elkarteko haur eta gazte saileko arduraduna)
  • Erakundeen euskalduntzea (Abel Irizar, Elgoibarko Izarra elkartean Gurean Bai hitzarmeneko teknikaria)
  • Hedabideak (Mikel Irizar, Goiena kooperatibaren sortzaile eta zuzendari ohia)
  • Nola atera etekina teknologia berriei (Luistxo Fernandez, Code & Syntax enpresako sortzaile eta langile)
  • Nola sustatu partaidetza euskara elkarteetan (Maixux Rekalde, Elkarriko Tailer Nazionaleko kidea)
  • Prestakuntza iraunkorraren garrantzia (Pello Gereño)

· INFORMAZIO GEHIAGO ·

Edukia argitaratuta

“Euskara elkarteen kudeaketari buruzko jardunaldiak” liburua, 2001 (legezko gordailua: SS-1339/01)

 

Informazio gehigarria

Sustatun

· KRONIKA ·