Topaldia – Gogoetan: XXI. mendeko euskaldunon elkarteak

2010/01/23 (Durango, Landako)

Gogoeta prozesu luze batean sartu zen Topagunea 2010 urteko urtarrilean. Urte horretako urtarrilaren 23an euskara elkarteetako 110 lagun batu ziren Landako gunean “Gogoetan: XXI. mendeko euskara elkarteak” izenburuko jardunaldian. 

Hitzaldiak eta lan-taldeetako dinamikak tartekatu ziren egitarauan. Hizlari izan ziren euskara elkarteen mugimenduaren hasiera eta bilakaera ondo ezagutzen duten Imanol Miner, Juan Luis Arexolaleiba,  Juan Carlos Etxegoien “Xamar” eta Rosa Ramosek. Ondoren, lan taldeetan metodologia parte hartzaileak erabiliz, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik hurbildutako euskara elkarteetako eragileen iritziak eta bizipenak jaso ziren.

Ondorio nagusi bat atera zen jardunalditik: euskara elkarteen mugimenduan hausnarketa garai bat abiatzea behar-beharrezkoa zen. Hurrengo bi urteetan egindako Kongresualdian sartu zen bete-betean euskaltzaleen mugimendua jardunaldiaren ondorioetatik abiatuta. 

· EGITARAUA ·

  • XXI. mendeko euskara elkarteak (Imanol Miner)
  • XXI. mendeko euskara elkarteak (Juan Luis Arexolaleiba)
  • XXI. mendeko euskara elkarteak (Juan Carlos Etxegoien “Xamar”)
  • Egindakoaren mapa (Rosa Ramos)
  • Talde lana

· ARGAZKIAK ·