Johana Olabarria 

Euskaltzaleen Topagunea (Oñati, 1977)

Oñatiarra, eta Gernikan errefuxiatua. Gizarte Hezitzaile ikasketak egin zituen Donostian. Lehen lan esperientziak euskalgintza edo gazteria politiken arloan izan bazituen ere, azken urte hauetan,
kulturgintzako proiektu ezberdinetan jardun du.

Euskaltzaleen Topaguneko kulturgintza eta aisialdi lan taldeko koordinatzailea eta kultur proiektu ezberdinen kudeatzailea. 

HITZALDIA

Euskaltzaleen Topaguneak, zer du eskaintzeko kulturgintzari euskaltzaletasunetik?

Euskaltzaleen Topaguneak urte asko daramatza kulturgintzan lanean, hizkuntza gure kultur jardunaren erdigunean jarri nahian. Euskaraz kultura sortu eta bizi deigun, egitasmo bakoitzaren atzean landu nahi ditugun helburuen aurkezpena egingo dugu Topaldi honetan.
Hurrengo urteei begira, gure irakurketaren arabera, euskal kulturgintzak dituen erronka nagusiak partekatu eta hauei aurre egiteko ditugun ahuleziak eta indarguneak nabarmendu. Kulturgintzan euskaltzale aktibo jarrera sustatzeko gonbita luzatuz.

· HIZLARIAK ·