Topaldia 2022

elkartrukerako eta hausnarketarako jardunaldia

Urtarrilak 27, osteguna
Bilborock-en (Bilbo)

Kulturgintzan euskaltzale
Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

2022ko Topaldian kulturgintzaren eremua ekarri nahi da erdigunera; eremu anitza, zabala eta ertz askotarikoa, zalantzarik gabe.

Ugariak izan dira, azken urteetan, kulturgintzaren inguruan egindako hausnarketak, jardunaldiak, lan dinamikak, mahai-inguruak… baina zenbateraino dago definitua euskaltzaleon egitekoa eremu horren baitan?

2022ko Topaldiak aurreko hausnaketa prozesuetan oinarritutako irakurketa partekatu eta etorkizunean eredu ezberdinak jorratzeko esperientziak eta baliabideak eskaintzea du asmo. Sortzaileak, sormen guneak, programatzaileak, ekipamenduak, ikusleak, kudeaketa enpresak, herri eragileak… guztion artean osatzen dugu kulturgintzaren sistema, eta guztion artean, egiteko moduetan zein kulturgintzan aritzeko ikuspegian eta jarreran norabide berri bat marrazten hastea da Topaldiaren aurtengo helburua. Hau da, guztion artean, Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? galderari erantzuna emateko lehen urratsak ematea du xede.

EMAN IZENA!

Izena emateko epea
urtarrilaren 25ean bukatuko da!

Aurkezle-moderatzailea:

Mirari Martiarena Iraola

· EGITARAUA 2022 ·

 

09:00-10:00 Harrera eta kokatzea

 

10:00-10:15 Aurkezpena: Euskaltzaleen Topagunea, BFA Euskara eta Eusko Jaurlaritza HPS

 

10:15-11:00: Elgoibarko etorkizunari begira: Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoeraren diagnosia

Imanol Larrañaga Juaristi (Elgoibarko Izarra) eta Gorka Arrese (Dijitalidadea).

 

11:00 – 11:45: Kultur bitartekaritza: elkarrekin kultura sortuz

Ana Revuelta Andres  (Artaziak kooperatiba; bitartekaritza kulturala).

        Andrea Arrizabalaga Lasa  (Artaziak kooperatiba; bitartekaritza kulturala).

 

11:45– 12:15: Atsedenaldia

 

12:15 – 13:00: Ekialdeko zepa: Iruñerrian azken urteetan sortu den kultur loraldia.

Iñaki Sagardoi Leuza (Laba proiektuko kidea) eta Ion Celestino (Iruinkoko kidea).

 

13:00 – 13:45: Kulturgintzan komunikazio estrategikoa lantzen:

oinarrietatik helburuetara, praktikan jartzeko 11 gomendio

Josu Bergara Aretxabaleta  (Burutü komunikazio agentzia).

 

13:45 – 14:15: Zertan dabil Topagunea kulturgintzaren eremuan?

Johana Olabarria Ugarte (Topaguneko kultur arloko arduraduna).

 

14:15-14:30: Amaierako agurra

 

 

· HIZLARIAK ·

· AZKEN NOBEDADEAK ·

Ermua, 2024/02/02. “Gizarte mugimendua garen heinean, gizarteak aldatzen jarraitu bitartean, ...

Euskara elkarteen mugimenduak 2023ko udazkenean egingo duen Kongresuaren atariko gogoeta egiteko ...

Urteroko hitzordu ezinbestekoa da Topaldia euskaltzaleen mugimenduan. Gogoetarako eta ...

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    [mathcaptcha mathcaptcha-404]