Josu Bergara 

Burutü agentziaren sortzailea eta zuzendaria (Ea, 1979)

Batzuetan, ikustea baino, begiratzen jakitea garrantzitsuagoa da. Markagintza, publizitatea eta komunikazio estrategikoan
Euskal Herriko marka eta enpresa zein erakunde ezberdinen aholkularitzan aritu naiz azken 15 urte hauetan.

Sormena eta publizitate ona etengabe aldarrikatzen ditut.
BURUTÜ agentzian, markagintza esparruan lan egiten duen lantalde profesionala koordinatzen dut. Pasioz betetako erronka eder honetan, egunero zeozer berria ikasten dugu eta beti gaude elkarlanean eraikitzeko prest.

Hizlari edo irakasle gisa, unibertsitate foroetan eta egitasmo ezberdinetan formakuntza saioetan eta hitzaldietan parte hartzen dut. Ezagutza partekatzea eta etengabe ikastea profesional moduan hobetzen laguntzen gaitu. Horrez gain, musikaria naiz. 🙂
Nire leloa: #KantaTxikienIndarra.

HITZALDIA

Komunikazio estrategikoa lantzen: oinarrietatik helburuetara, praktikan jartzeko 11 gomendio

Gaur egun, komunikazioaren kudeaketa oinarrizko ezagutza bihurtu da. Kulturgintzan, beste hainbat sektoreetan bezala, behin eta berriz antzeko patroiak errepikatzen dira. Hizlariak hamabost urtetik gorako esperientzia du erakunde, enpresa zein elkarteen komunikazio estrategikoa kudeatzen. Hortik abiatuta, hitzaldian proiektuen posizionamendua eraberritzeko eta komunikazio helburuak gauzatzeko aholku praktikoak eta eraginkorrak landuko dira.

· HIZLARIAK ·