Mario Zapata

 

 

Mario Zapata (1966 Iruñea). Mario Zapatak soziologia ikasi zuen eta espezializazio ikasketak egin zituen soziolinguistikan zein migrazio gaietan.

2005ean, migratzaileen seme-alaben eskolatzearen inguruko ikerketa bat egin zuen eta ondoren hainbat lan egin ditu, betiere aipaturiko bi ildo akademikoak uztartzen.

2016an Soziolinguistika Klusterraren ‘Hausnartu’ saria irabazi zuen, migratzaileen harreraren inguruko ikerketa batekin. Argitaratu zen lana eragile sozialek eskaintzen duten harreran zentratu bazen ere, jakin dugu harrera gaiaren inguruko azterketa sakonagoa ere egin zuela eta, saio honetarako, harreraren inguruko gaiari ikuspegi orokorrago bat ematea eskatu diogu Zapatari.

HITZALDIA

Harrera eredu integral baterako gako nagusiak, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan

2016an egileak ikerketa bat aurkeztu zuen migratzaileen harrera eragile sozialen esparruan aztertu eta gero.

Oraingoan ikuspegi orokorragoa erabili du, gutxiagotutako hizkuntzen egoera abiapuntu, harrera kontzeptuan eta praktikan aintzat hartu beharreko gako nagusiak mahai gainean jartzeko helburuarekin

 

.