Errenteriako  eta Arrasateko esperientziak

 

 

 

Aizpea Otaegi   (Errenteriako alkatea)

 

 Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkatea da gaur egun. Lanbidez, Politika publikoen arloko aholkularia da eta  Elhuyar Aholkularitzan jarduten du.

Soziologian eta Politika Zientziatan lizentziatua da eta “Tokiko politikak, generoa eta garapena” masterra du.

Euskaraz gain, beste hiru hizkuntzatan ere aise aritzeko gaitasuna du.

 

 Errenteriako esperientziaz

Errenteriako Udalak, hizkuntza aniztasunaren alorrean euskara erdigunean jarririk, abian dituen praktika onak helaraziko ditu. Hain juxtu, hizkuntza aniztasuna aitortzeko, kudeatzeko eta ikustarazteko aurrera eraman dituen eta egun martxan dituen programak azalduko ditu harrera politikei leku berezia eskainiaz.

 

Jasone Giraldo  (Ekin Emakumeak euskara elkarteko eragilea)

 

 Jasone Giraldo Menéndez naiz, arrasatearra. Magisteritzan diplomatua. Arrasateko hainbat ikastetxeetan irakasle aritua urte askoan. Azken 6 urteak Ekin Emakumeak elkartean eragile eta administrazio lanetan dihardut.

 

Bizikidetza positibo baten alde, zurrumurruetatik haratago

Ekin Emakumeak elkarteak bere jarduna zutabe hauetan oinarritzen du:  

  • Emakumeen ahalduntzerako, gune euskaldunen sorrera ahalbidetzea.
  • Kontzientziazioaren bitartez, aukera eta eskubide berdintasunaren alde jardutea.
  • Kultura aniztasuna aitortuz, herriko beste eragileekin elkarlanean, elkarbizitza positiboa helburu duten egitasmoak sortzea eta gauzatzea.
  • Euskara, bizi dugun aniztasun honetan, batzen gaituen elementu gisa lantzea.