Maddi Juanikorena

Maddi Juanikorena Diaz. Orain hiru urte hasi nintzen Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartean lanean. Auzoetako euskara batzordeen dinamizatzailea izan naiz eta egun Donostiako Euskaraldiko dinamizatzaile modura nabil.

HITZALDIA

DET, Euskaltzaleak herrietan, auzoetan eta hirian.

Topaldian auzoetako euskara batzordeen esperientzia partekatuko dut, antolaketaz ari garen honetan, interesgarriak izan daitezkeen ereduak barnebiltzen dituztelakoan. Bestalde, parada hau aprobetxatuko dut, DET topaketetan (azaroan Donostian burutu ziren Donostiako euskaltzaleon topaketak) ateratako zenbait gogoeta partekatzeko; euskaltzaleen mugimenduak dituen aliantza berrien beharrak, besteak beste.