Igor Calzada

Igor Calzada doktorea Oxfordeko Unibertsitatean eta Europar Komisiorako zientzilari tekno-politiko eta aditu seniorra da. Bere lana, urteetan zehar, gizarte berrikuntzak prozesu tekno-politikoetan betetzen duen papera ikertzea izan da, hiri eta eskualdeak konparatuz, eragileen estrategiak aztergai izanik (www.cityregions.org). Bestalde, nazioarteko ikerketa konparatuan ibili bada ere, Euskal Herria jomugan izan du beti (www.translokal.com).

Azken urteotan unibertsitate eta erakundeetan elkarlanean eraldaketa urbano, politiko, eta digitalak izan ditu ikergai. Besteak beste, Oxford, Glasgow, Birmingham, Bruselas, Malmö, Islandia, Nevada, eta Helsinkiko unibertsitateetan aritu da. Bere ikerketak sariak jaso ditu (Virje Universiteit, Marie Curie, Regional Studies Association, Ikerbasque, eta Espainiako saria), eta aldizkari zientifiko nahiz liburuetan aurki liteke open access-en eskuragarri, beste zenbait lanen artean, ‘Euskal Hiria’-ren inguruko bere doktoradutza tesia.

Hamarkada batez Mondragon Kooperatiba taldean aritu zen ikertzaile eta proiektu zuzendari, baita Eusko Jaurlaritzan zuzendari gisa ere. Informazio gehiago: www.igorcalzada.com/publications.

Mugimendu sozialen rola berrikuntza sozialean

Gizarte berrikuntza gobernantzaren ukendu miresgarri gisa ulertu izan da maiz, estatuaren babes publikoaren eta merkatu pribatuaren arau lehiakorren artean. Berau definitzea ez da ariketa makala, ezta denen gustukoa izanen ere. Bestalde, Euskal Herrian, historikoki, euskarak eta bere gizarte hezurmamitzeak bete duen paperak, askok ez dugu duda izanen azpimarra bat merezi duela. Hala ere, gizarte berrikuntzaz ari garenean, euskara testuinguru historiko eta sozial ezberdinetan izaten ari den rol eraldatzaile ezberdinduari ere erreparatu beharko geniokeela azaldu du hitzaldiak:

“Berdina ote da duela 40 urte burutu zen gizarte berrikuntza eta oraingoa? Gizartea eratzen duten eragileez ari garenean, gizarte mugimenduei soilik dagokie erronkei erantzun estrategiko bat ematea aro digital eta urbanoan? Nola bete? Nondik berritu? Zein estrategia landu? Zein arnasgune deserosori heldu erronka estrategiko gisa? Zein lan-tresna behar ditugu aktibismotik, ekintzailetasunetik, eta kooperatibagintzatik begiratuz gero? Zaharrak berri? Zein galdera egin behar ditugu ekin aurretik?”.

XXI. mendeko gizarte berrikuntzari ekiteko, erronka digital, urbano eta politikoak kontuan izatea ezinbestekoa dela nabarmendu du hitzaldiak: “gizarte mugimenduen rola estrategikoki berrasmatzea ekarri beharko luke, eraldaketa etengabean dugun nazioarteari etengabeko jarraipena eginez; gurea munduari egiten diogun ekarpen internazionalista ere badelarik; edo izan beharko lukeelarik (sikiera)”. Euskara hizlariaren territorio librea den maleta baita (oraindik).