Esperientzien analisia

 

Andere Ormazabal

Politika eta Administrazio Zientzietan, Soziologian eta Antropologian lizentziaduna eta Politika Zientzietan doktorea da, eta Partaidetza eta Komunitate Garapena (2017) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak (2010) masterrak egin ditu, denak Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gaur egun, EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan, ondorengo ikerketa lerroak jorratzen ditu: partaidetza, feminismoa, herri mugimenduak eta gobernantza. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea da; Kultura politikoen gogoeta ildoan parte hartzen du.

 

Zesar Martinez

Aktibista eta soziologia irakaslea EHU/UPVn. Landu ditudan gaiak dira parte-hartze politikoa eta komunitarioa eta herri mugimenduetako prozesuen dinamizazioa.

Ikerketa-ekintza eta formazio proiektuetan lan egiten dut Joxemi Zumalabe Fundazioan, baita unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa-taldean eta Soziolinguistika Klusterrean ere. 

Iñigo Iñurrategi

Profesionalki Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza Fakultatean eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko LANKI lankidetzaren ikertegian lan egin ondoren, gaur egun MONDRAGON kooperatiba taldeko heziketa kooperatiboaren koordinatzaile eta gobernantza arloko aholkulari.

Euskalgintzaren arloan azken urteotan Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteko lehendakari.