Akebai

AKEBAI: izena bera bezain berritzaile, ausarta, eta apurtzailea den plataforma. Eibar euskaldunagoa izan dadin, herri ekimenez sortua.

Elkarlanean eta lankidetzan oinarritzen da, herritarrak eta eragileak saretu eta aktibatzeko. Ezinbesteko partaide dira Eibarko Udala, …eta kitto! euskara elkartea eta bestelako herritar eta eragileak.

Ainara Lavado Alonso

Mintzairaren Pedagogian lizentziatua eta Hizneten graduatua. …eta kitto! Euskara Elkarteko koordinatzailea eta normalizazio arduraduna. AKEBAIko koordinatzaile eginkizunean ari da.

Idoia Argoitia Urkiola

Magisteritzan diplomatua. Udal euskaltegian irakasle aritua urte askoan. Gaur egun Eibarko Udaleko euskara zerbitzuan, AKEBAIko koordinatzaile eginkizunean ari da.