Asier Lafuente

Asier Lafuente Ruiz de Sabando (Agurain, 1970); Dietetikan eta Elikaduran diplomatua (1992) eta Ekintza Fisiko Zientzian eta Kirolean lizentziatua (1997) da.

Alor profesionalean Arabako Pilota Federazioko kirol teknikari, KULKI (Kultura-Kirola) euskal jolasak eta jokoak zerbitzu enpresan eta Arabako Bertsozale Elkartean sustapen, komunikazio eta ikerkuntza sailean aritu da lanean. Egun, Arabako Lautadako Euskaraldiko koordinatzailea da.

1991etik aurrera, euskara ikasi zuenetik, euskalgintzan aktiboki parte hartu du, besteak beste, Lautadako beste euskaltzale batzuekin batera Olbea Euskara Elkarteko sortzaile, Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimenean antolakuntzako kide eta, gaur egun, Lautadako Euskararen Komunitateko sustatzaile…

Lautadako Euskararen Komunitatea: entitateak eta taldeak erdigunean.

Eragile sozialen arteko antolakuntza hil ala biziko kontua da eraginkorrak izateko. 2016tik aurrera Lautadan izan diren norbanako euskaltzalez osatutako ohiko elkarte antolaketatik beste zerbaitera bidea egiten ari gara. Taldea jarri dugu erdigunean; hizkuntza-ohiturak ulertzeko eta aldatzeko sistema eraldatzaile gisa: entitate egituratuak (herriak, kolektiboak, establezimenduak eta lantegiak) eta taldeak (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak). Guk komunitatea deitu diogu horri. Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako entitateak eta taldeak artikulatzeko gune bat da.

Artikulatzeko heldulekua egitasmo bat izan da orain arte: hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial kolektiboak (haien artean Euskaraldia).

Azkeneko urtetan atera dugun ondorioak antolaketaren inguruan hauexek dira:

-Antolakuntzarekiko inplikazioa errazago lortzen ari gara taldeen ordezkaritzarekin norbanakoaren konpromisoarekin baino.
-Egitasmoaren ezaugarriek nabarmen eragin dute antolakuntzarekiko inplikazioan.