Oskar Zapata

Oskar Zapata Solano. Iruñean jaioa eta Iruñean euskaldundua 80. hamarkadan. 1997. urtean, bere bizilekuan Atarrabian, geroan Karrikaluze izena hartuko zuen euskara elkartea sortzeari ekin zion beste hainbat lagunekin batera. 2004an Euskaltzaleen Topaguneko talde teknikoan integratzen da, Nafarroako sustapen lanak gidatzeko ardurarekin , besteak beste.

Euskara elkarteak: ohiko antolaketa eredua eta aukera berriak.

Hitzaldia bi zatitan banatu du. Lehendabizikoan Karrikaluzeren 20. urteko ibilbidearen analisia agertu du.  Bigarrenean, Topagunean eskualdez eskualde egindako lanean oinarrituta,  elkarteen antolaketari buruz  azterketa eta etorkizunerako proposamena garatu ditu.