Mikel Artola

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. Geroztik Bertsozale Elkartean aritu da lanean, hezkuntzan (irakasle zein formazio kontuetan) nahiz bertso-eskoletako eragile.

Azken urteetan Galtzaundi euskara elkarteko kide da, eta eskualdatze prozesuan laguntzea izan da bere eginkizun nagusiena.Gaur egun bertako zuzendaritzan dago, aktibazio lantaldean batez ere..

Galtzaundiren eskualdetzea eta Tolosaldeko Euskararen Mahaia.

Azken lau urteetan aldaketa handiak bizi izan ditu Galtzaundiren egiturak: batetik, eskualdatzeko pausoa eman duelako, Tolosako elkarte bat izatetik Tolosaldeko izatera pasatuz; bestetik, eskualdatze prozesu bat gauzatu delako, bai arduretan eta baita erabaki guneetan ere. Azkenik, bestelako eragileekin (udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, besteak beste) eskutik joateko hautua egin duelako. Hala, hiru erpin horietan bizi izandako esperientzia izan da mintzagai, ahalmenetan zein ezinetan arreta jarriz.