Kultura artekotasuna aisialdian (Zizur Nagusia)

· SINOPSIA ·

Zizur Nagusia, Iruñetik 6 kilometrotara dago Lizarra aldera begira.

Autobiak herria bitan bereizten du, alde zaharra edo beti herria izan den eta alde berriagoa edo urbanizazioa.
Duela urte batzuk, lotarako udalerria zena, asko jantzi da zerbitzu ezberdinei dagokionez. Horrela, honakoak aurki ditzakegu:
-Udaletxea:17 zinegotzi, sei talde politiko ezberdin.

-Kultur Etxea: Kultur ekitaldi anitz eskaintzen dituena. Bertan, elkarte ezberdinei biltzeko parada eskeintzen zaie: Kultur taldeak, Euskara taldea, Gaitero eta Txistularien taldea, Saharaarren aldeko taldea, Emakume taldea, Txaranga, Enróllate Gazte Elkartea, Kirol taldeak, Antzerki taldea……

-Polikirodegia: kirol ekintza anitz eskaintzen dituena
-Gizarte Zerbitzuak : Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, non programazio orokorraz gain, (lana aurkitzeko informazio programa), Babesturiko Enplegu Soziala, Adinekoentzako Programa….aurki ditzakegu
-Hezkuntza Zentroak: Haur Eskola bat baino gehiago (batzuk pribatuak, bestea udalekoa), bi ikastetxe bata euskal lerrokoa eta bestea erderakoa (A eredua badago ere), DBHko institutoa, eta tailer profesionalak erakusten direneko Nafar Gobernuko Zentroa bere Guraso Elkarteekin
-Aisialdiko zerbitzuak: Ludoteka eta Haur eta Gazte Programa; aisirako udal eskaintzak (udalekuak, dantza saioak, ikastaroak…..)
-Eliza
-Osasun Zentroa
-Jubilatuen Elkartea
-Gaztetxea
-Udalak jarritako Skate Park bat
-Tabernak, arropa dendak, janari dendak, kirol dendak, jatetxeak, hotelak -Udaltzainak……

Bere jendeari dagokionez, egun Zizur Nagusiak 13.000 biztanle baino gehixeago ditu. Azken urte hauetan zabalkunde prozesu sakona bizi izan du, bai jende kopuruari dagokionez, nola herria bera zerbitzu egokitzeari dagokionez. Beraz, biztanlegoaren gehiengoa Iruñerriatik zein Nafarroako beste hainbat lekuetatik etorritakoa da, Europatik eta Europar Batasunatik kanpo etorritako jende kopurua gehiagotzen ari bada ere. Hau da, etorkinen presentzia gero eta nabariagoa egiten arid a Zizurko kaleetan, ikastetxeetan eta bizimoduan ere.

Argi dago gero eta gehiagora dihoan fenomenoa dela maila guztietan (Estatu mailan, eta baita Euskal Herri mailan ere)
1999tik 2005erako gorakada oso nabarmena izan da eta horretan jarraitzeko joera dagoela esan daiteke.

Bian gehiago zehaztuz:
Hego Euskal Herrian 1999.urtean 39.515 etorkin izatetik, 2005.ean 149.619 izatera pasatu da
EAE, 1999.ean 29.028 tik 2005ean 93.967 izatera
Eta Nafarroan, 10.487 izatetik, 55.652 izatera

Jatorriari begira, estatuz kanpoko etorkinak gehienak latinoamerikarrak dira (Ecuador, Kolonbia, Argentina, Bolivia, Peru….); gero magrebiarrak (Marokokoak bereziki), ondoren Europar Batasunekoak (Portugal, Frantzia…) eta azkenik Europa erdi eta Ekialdekoak (Errumania, Bulgaria….), Saharatik hegoaldeko Afrikakoak, eta Asiakoak (Txina)

Ez dago esan beharrik datu hauek orokorrak direla, eta ez dutela eremu geografikoaren errealitate homogeneo bat adierazten, eskualde edo herri bakoitzak bere errealitate propioa baitu

Hezkuntzari dagokionez, estatuz kanpoko etorkinen seme-alaben kopurua nabarmen igotzen ari da azken urteotan. Hego Euskal Herriko 2005-2006 ikasturteko datuen arabera, EAEn %4,6 eta Nafarroan %8,7 adierazten dute.
Hizkuntz ereduen arabera, Euskal Herrian D edo B ereduetan matrikulatzeko joerak gora egin badu ere, oso ezberdina da zonalde batzuen eta besteen dinamika.

Adibidez:
EAEn gehiengoak D (%51) eta B(%22,6) ereduetan matrikulatuak egon badaude ere, herrialdeen arteko kopuruak oso ezberdinak dira; eta Nafarroaren kasuan D ereduan matrikulatutakoak gutxiengoa izanik (%21a 2003-2004 ikasturtean), zonaldeka oso desberdina da (Sakanan adibidez,%75 baitzen D ereduan matrikulatutakoen kopurua 2004-2005 ikasturtean.
Etorkinen seme-alaben matrikulazioari begira, EAEn %51,8 A ereduan egiten du, %27,8 B ereduan eta %20,4 D ereduan. Nafarroan berriz, D ereudan matrikulaturiko etorkinen seme-alaben kopurua %2 besterik ez da.

Horren aurrean, gizarte eragileok, eta bereziki aisialdian gabiltzanok, zeregin handia eta zabala daukagu, datozenen eta gaudenon arteko elkarbizitza benetazkoa, errespetuzkoa, onarmenekoa eta integratzailea izan dadin.

Horretarako, eta lehenik eta behin, zein gizarte mota eraiki nahi dugun eduki behar dugu argi; norantza bideratu nahi ditugun gure neska-mutilen arteko harremanak; kanpotik datozenen kutsua zein modutan egin nahi dugun gure; eta beste zentzuan, gureak ditugun ohiturak, bizimoduak, sinismenak, aisia bizitzeko era……nola helarazi nahi diegun gurera bizitzera datozen pertsona berri horiei.

Kultur artekotasunean bizi nahi dugun, kultur aniztasunean, integrazioaren bidean, asimilazio hutsean…..

· DOKUMENTUA ·

· HIZLARIA ·

Zizur Nagusia