Aisialdiaren azterketa: esparruaren definizioa eta egoeraren aurkezpena (Izaro Susperregi)

· SINOPSIA ·

Azken urteetan, euskararen normalizazioan lanean ari diren agenteek, lan horretan aisialdiak, duen garrantzia azpimarratzen dute. Dena den, aisiaren kontzeptua eta egoera zehaztea ez da erraza izaten eta maiz, kontzeptu, definizio eta, ondorioz, egoera ezberdinez, aritzen gara.

Lan honetan hau guztia argitzen saiatu gara. Lehenik eta behin aisiaren definizio bat ematen; horretarako, aisiaren denbora, bizipen subjektiboa eta jarduera motak kontzeptuak erabili ditugularik.

Jarduera mota horien barruan aisialdi hezitzailea eta aisialdi antolatua zer diren zehazteari ekin diogu jarraian, hauek baitira, lan honetan aztergai hartu ditugun multzo eta taldeen ezaugarri nagusiak, gozamena eta pertsonaren garapen librea helburu dituen aisiaren eskaintza, alegia.

Aisialdiko eskaintza hau aztertu aurretik ezinbestekoa iruditu zaigu aisialdi hezitzailearen bilakaera ikustea. Gaur egungo egoera bilakaera honen ondorio zuzena baita.

Ondoren, eskaintza bera aztertu dugu, eragileak eta jarduera nagusiak izan ditugularik aztergai.
Azkenik, aisialdi hezitzailearen etorkizuna irudikatzen saiatu gara. Gure ustez aisialdiko heziketak bete behar dituen funtzioak zeintzuk diren aztertu eta gaur egun egiten dugun horretan eman beharreko aldaketak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzen hasi.

· HIZLARIA ·

Izaro Susperregi

Gipuzkoako Urtxintxa Eskola)