Euskara Elkarteen aisiako eskaintzaren aurkezpena eta Abian! Gidaliburuaren aurkezpena (Sonia Perez Anguera)

· SINOPSIA ·

Aisia, haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko esparru garrantzitsua eta emankorra izan zitekeela aspaldi sumatu zuten Euskara Elkarteek. Euskara Elkateen jarduna aisiarekin lotuta hasi zen, haur eta gazteen artean ezagutza eta erabileraren arteko desoreka gainditzeko asmoz. Aisian euskararen erabilera erakargarritasuna eta gozamenarekin lotuz.

Modu honetan Euskara Elkarte baten eskutik egiten den aisialdiko lehengo eskaintza 1987koa da. Orduan Arrasateko AED elkarteak udalekuak antolatu zituen. Iparraldean lan berdina egiten Uda Leku elkartea zegoen. Esperientzia azkar eta ongi ikasi zuten gainontzeko elkarteak ere eta udako eskaintza horren azpian zegoen helburua eta estrategia ederto ulertu ere: aisiaren bidez haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzea alegia.

Ordutik hona 19 urte pasatu dira eta Euskara Elkarteak urte luze hauetan guztietan bildu duten eskarmentuan oinarrituta urtez-urte eskaintza zabaldu, ugaritu eta hobetu egin da.

Baina urteak pasatu diren arren Euskara Elkarteak malguak izan dira garai berriak eskatzen zituen eskaerei erantzuna emateko. Baina irmoak izan dira helburua mantentzen. Izan ere gaurkoan garai horretan moduan haur eta gaztetxoen artean euskararen ezagutza eta erabileraren arteko jauzia handia baita.

· HIZLARIA ·

Sonia Perez Anguera

Topagunea