Carme Junyent

Carme Junyent Figueras hizkuntzalaria da eta irakaslea Hizkuntzalaritzako  Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Fakultatean. Ikerlanak egiten ditu galzorian diren hizkuntzen, antropologia linguistikoaren eta Kataluniako etorkinen hizkuntzen arloetan.

Galzorian diren Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen (katalanez: Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades, GELA) zuzendaria da, eta munduko hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren egoerari buruzko lan zabalaren egilea.

HITZALDIA

Hizkuntza gutxituen inguruko sarrera eta katalanaren etorkizuna

 

Katalanaren etorkizuna aspalditik da eztabaidagai. Orain, ordea, baditugu datuak erakusten dutenak beherakada etengabea izan dela (hiztunena, erabilera-hiztunena) alde batetik, eta, bestetik, hasierako hiztunak izan ez arren, identifikazio-hizkuntza katalana duten pertsonen kopuru handiaren itxaropena. Mehatxua benetakoa da baina aurrera egiteko aukerak ere benetakoak dira.

Hizkuntza-aniztasuna zaintzeko, beharrezkoa da menpeko hizkuntzetako hiztunen erantzukizuna eta hizkuntza menperatzaileetako hiztunen elkartasuna.

Menperatutako hizkuntzen itxaropena elkarrekin bizitzeko hizkuntzak bihurtzea da.

KATALANEZ

EUSKARARA ITZULITA