
Ariane Usarbarrena
Ariane Usarbarrena (1987 Iruña). Hizkuntza aniztasunarekiko interesa Txilen piztu zitzaion, herrialde honetan bizitako urteetan, Mapudungun hizkuntzak (Maputxeena) barruak mugitu zizkiolako.
Urte batzuk geroago, Irlandan izan zen bizitzen eta bertan ere gertutik ezagutu zuen. Gaelikoaren egoerak, Euskal Herrian zein diasporan euskara zer egoeratan bizi den ikusteak kezka berezia eragin eta euskalgintzarako saltoa ematea erabaki zuen.
Egun Euskaltzaleen Topaguneko Hizkuntza Aniztasun Batzordeko koordinatzailea baita zenbait proiekturen zuzendari
HITZALDIA
Etorkizuneko erronkak
Euskaltzaleen Topaguneak hizkuntza aniztasunaren inguruan duen ikuspegia partekatzeaz gain, Topaguneak zertan diharduen ere aipatuko du Arianek (hainbat proiektu interesgarri).
Etorkizuneko erronkak ulertzeko, oraindik oinarrian diren gabezia edo ahultasunak azalduko ditu Arianek, eta datozen pausuak edo lehentasunak irudikatzen saiatuko da.