Aisialdian, zeri deritzogu kalitatea? (Itziar Kerejeta)

· SINOPSIA ·

EDE Fundaziotik kalitatearen munduan sartzen hasi gara. Gure Trebakuntza Arloan ISO 9001-2000 agiria lortu dugu prozesuen kudeaketan lan egiten hasi garelako. Guretzat, kalitatea gauzak ondo egiten direla adierazten duen tresna da. Horretarako, zerbitzu baten pausuak edo prozedurak zehaztu behar dira, nork egin behar duen ekintza bakoitza, noiz, eta nola. Zerbitzu bakoitzaren plangintza egin ondoren zerbitzu bera martxan jartzen da, ebaluaketa egin eta hobetzeko iradokizunak kontutan izaten dira.

Aisialdian egiten dugun lana serioa izan behar da, badirudi kalitatea eta aisialdia ez direla elkarrekin joaten baina gauzak ondo egiten direla adierazten duen tresna bada, zergatik ez dugu horrela lan egingo aisialdiko arlo ezberdinetan?
Hau da kalitatearen munduan “Prozesuen Kudeaketa” deitzen dena. Horretan sartu gara eta gure ikuspegitik zer den kalitatea eta zelan egiten dugun gure lana kalitate hau lortzeko adieraziko dizuet gaur.

EDE Fundazioaren aurkezpena
EDE Fundazioa orain dela 30 urte jaio zen aisialdiko begiraleei formakuntza ematea helburu zuela. Gaur egun, Fundazioaren helburuak zabalagoak dira baina espiritua berdina da. EDE Fundazioa eta Suspergintza Elkartea, biak batera eta elkarren osagarri legez, gizarte, kultura eta hezkuntza sustatzeko lanean ari den taldea da. EDE Fundazioak trebakuntza eta aholkularitza zerbitzuak ematen dizkie pertsona, erakunde eta sareei.

Suspergintza Elkarteak programak kudeatzen ditu, bai eta gizarte, kultura eta hezkuntzako zerbitzuak ere.
EDE Fundaziotik Bizkaiko gizarte, kultura eta hezkuntzaren garapena sustatzen dugu, honakoen bidez:

  • Profesionalak eta boluntarioak trebatu eta orientatzea.
  • Erakunde eta esku-hartze proiektuei aholkularitza eta babesa ematea.
  • Informazio eta dokumentazio espezializatua emateko zerbitzuak.
  • Instituzio, gizarte eta baliabideen arteko bitartekaritza ekimenak.
  • Ikerketa, hausnarketa eta hedakuntza ekintzak.

Gure filosofia ondo egindako lana konpartitzea da. Eredu horren bitartez, ondo egindako lana bildu, sustatu eta konpartitzen dugu gizarte, kultura eta hezkuntza mailako ekintzak egiten dituzten elkarte, erakunde eta kolektiboekin.

Suspergintza Elkartean ahalegin berezia egiten dugu lankidetza eta osagarritasunezko erlazioak sortzen gurekin lan egiten duten erakundeekin:
Ideiak aktibatzen ditugu, gure lan-baldintzak egokituz lanen bat eskatzen diguten pertsonen filosofiara.
Gizarte, kultura eta hezkuntzaren beharrizanei aurrea hartzeko ahalegina egiten dugu, zerbitzu-inguru berriak sustatuz.

· DOKUMENTUA ·

· HIZLARIA ·

Itziar Kerejeta

EDE Fundazioa