Aisialdi birtuala (Ixiar Bartolome)

· SINOPSIA ·

Gizarte garapenarekin batera aisi moduak eta ohiturak ere aldatuz eta garatuz doaz. Azken urteotan aisialdian garatzen eta zabaltzen ari den dimentsio birtualaz ere hitz egin dezakegu. Eguneroko bizitzan teknologia beriek duten eragina aisialdian ere, nola ez, ematen da.

– Txatxilipurdi elkartean azken urteetan kezka handia egon da teknologia berriak aisi zerbitzuetan txertatzearen inguruan. Hezitzaile taldea handia izanik, guztietariko kezka eta motibazioak ageri ziren, beti kezkak eta beldurrak nagusi zirela. Garbi izan dugu beti etorkizuneko joerak gure lan metodologietan txertatzearen garrantzia. Beraz, teknologia berrien gaiak sortzen digun kezka sakon eta mesfidantzan oinarriturik ikerketa honi heltzea erabaki genuen. Helburua argia izan da: teknologia berriak haur eta gaztetxoen aisi zerbizuetan txertatzeko beharrezko informazioa eta metodologia definitzea.

– Urte gutxiren buruan gizartearen funtzionamenduan arruntak izango diren mekanismo informatiko eta digitalak ezagutu eta ulertzeko prest egon behar dugu. Garrantzitsua da esparru berrietan formatzea, euskara egungo behar eta ohituretara egokitu eta euskaldun zahar eta barrien beharrak asetu ahal izateko.

– Hizkuntza batek bizirauteko bizitzako esparru ezberdinak konkistatu behar ditu.

– UNESCOk Ezagutzaren gizarterantz argitaratu duen txostenean teknologia berriek eleaniztasunarentzat suposatzen duen mehatxuaz hitz egiten du. Baliteke XXI. mendea bukatu aurretik mundu osoan hitz egiten diren 6.000 hizkuntzetatik erdia desagertzea. Batez ere interneten fenomenoak desagerpen prozesu hau azkartu dezake. Egun badira hizkuntza batzuk ahozko tradizioan soilik oinarritzen direnak. Eta hori izango da hizkuntza askoren desagerpenerako arrazoi nagusia. Teknologia berrien amaraunean sartzea ezinbestekotzat jotzen da hizkuntzaren biziraupena ziurtatu nahi bada. Hizkuntza guztiek ziberespazioan eta oro har teknologia berrien esparruan tokia izatea ezinbestekoa da.

– Ikerketa honen bidez, teknologia berriek aisialdian izaten ari diren aplikazioa eta eragina aztertu ditugu, esparru berri honetan euskararen erabilerari bultzada emateko estrategiak planteatzeko helburuarekin. Izenburuak dioen moduan teknologia berriak euskararen normalizaziorako bidean Oztopo izatetik aukera izatetik aukera izatera pasa daitezen!

· HIZLARIA ·

Ixiar Bartolome

Txatxilipurdi Elkartea