Aisia euskaraz bizi! (Ana Izagirre)

· SINOPSIA ·

Ikasturte honetan matrikulazio gehienak D ereduan izan dira, euskara dakiten kopurua gorantza doa. Honelako albisteak beti pozten gaituzte baina……desberdindu behar dugu:

Euskara dakiena: euskara ikasi eta ulertu bai baina …..hitz egin? Bizi? Eguneroko harremanetan erabili?
Euskalduna: euskara duena, eguneroko hizkuntza, eskolan, unibersitatean, etxean, lagunekin, harremanetarako,…
Umeek eta gazteek euskaraz irakurri, jolastu, dibertitu, azken finean euskaraz bizi daitezen eskola-eremutik kanpo euskarazko eskaintza erakargarriak behar dira eta horien zabalkundea eta hedapena segurtatu.
Gero esta estimatuago dugu aisia gure bizitzan, beraz aisialdia euskararen zabalkuntzarako tresna egokia da eta horretan indarrak jarri behar ditugu. Aisialdian eskuharmen on bat egiten euskara eguneroko hizkuntza bihurtu dezakegu.

Baina aisialdian eskolan baino askoz ere gehiago ezagutzen dira haurrak, besteekiko harreman gehiago dituzte eta adina pasatu ahala gero eta bizitzako esparru garrantzitsuagoa bihurtzen da.

Zer motatako aisialdia nahi dugu gure seme-alabentzat:

  • Norberaren ezagutza eta autoestima bultzatzen duen aisialdia. Besteen pean egoteak edo askatasunik ez izatea erabakiak hartzeko aisialdia ez du balio
  • Eguneroko bizitzako gatazka egoerak eta esperientziak aztertzeko balio duena. Gure haurrek ezetza eta frustazioa ezagutu behar dute, eta kirola zein beste hainbat ekintzetan hori ikastea ezinbestekoa da.
  • Elkarbizitzarako arauak errespetatzea, elkarbizitzak norberarena batzutan aurrera ateratzea eta bestetan baztertuta izatea ulertzeko gaitasunak eskaintzen duen aisialdia
  • Lankidetza jorratzen duten une, baliabide, egoera… injustizia eta indarkeria aztertzeko eta horren aurka zelan erantzun behar duten egoerak ezagutzera
  • Berdintasuna, bakea eta elkartasuna baloreak nagusitzeko euren esperientzi propioak aztertu behar dituzte, gizarte plural batean bizitzeko konpromisua hartu eta justizia sozialaren inguruko baloreak defendatu.

Ez ditugu balore desberdinak defendatzen aisialdirako. Bai konturatzen gara espazio horretan gure seme-alaben jarrerak lantzeko aukera itzelak ditugula. Jarrera kritikoak, errealismoa, sorrera, autonomia, errespetua, ardura, esfortzua, enpatia… askotan gurasoek adierazten ez ditugunak eurekin ekitaldi batera goazenean (kirolean hain zuzen ere) eurek lagunekin ikasita dutena erakusten digute.

· DOKUMENTUA ·

· HIZLARIA ·

Ana Izagirre

BIGE : Bizkaiko Gurasoen Elkartea