Aisi eskaintzaren kalitatea: Ikuspegi dinamiko bat (Unai Amezaga)

· SINOPSIA ·

Interneten “Kalitate” berba sartu eta “Euskolabela”, “Euskalit”, “Kudeaketaren kalitatea” eta horrelako web guneak datozkigu pantailara. Kalitatea management teknika berriekin, Erabateko Kalitatearekin edo kudeaketarekin lotzen da gero eta gehiago. Eremu profesional berri hauek hizkera arruntari “kalitate” hitza lapurtu eta honen erabilera ia monopolizatu egin dute. Gaur egun kalitatea ez da sen onak dioskuna, EFQM eta antzerako kalitate ereduek diotena baizik.

Berrikitan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute enpresek euskararen alde ematen dituzten urratsak ziurtagiri baten bidez aintzatetsi eta egiaztatzeko. Hitzarmen hau sinatu denetik aurrera enpresetan euskararen erabilera bultzatzea kalitate seinalea izango da. Askorentzat euskararen aldeko lana betidanik izan da kalitate ikurra, baina orain, zelanbait esateko, ofiziala da.

Aisialdiaren kalitatearekin antzera gerta liteke. Bien bitartean, oraindino aisialdi eskaintzaren kalitatea neurtzeko holako eredurik ez daukagunez sen onari eta gure eskarmentuari kasu egin beste erremediorik ez dago.

· HIZLARIA ·

Unai Amezaga

Getxoko Udala